Zeanuriko baserrien artean Tristena izenekoa bada. XVIII. mendeko bi lekuko zahar ezagunak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan jasoak:
Tristena [N, TO]Bi aukera daude toponimoaren oinarria zehazteko, jakinik bukaera aldean -(r)en + -a dagoela, ohikoa etxe izenetan. Hasierakoa, baina, zalantzazkoagoa da. Triste izenlaguna ezaguna da eta ez litzateke harrigarria izengoitia ere izatea. Bada, dena den, beste aukera bat, ziurrenik egokiagoa, Tristan antroponimoa. Ez da oso zabaldua baina ezezaguna ez zen aspaldiko Bizkaian, aipatutako liburuko lekuko batzuek erakusten duten bezala:
Tristena (la casa de) [Ypinaburu (cofradia de)], Ceanuri, a.1704, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Tristan [N, PA]Tristan oinarrian izan bazen, aldaketa batzuk gertatu ziren, hasierako toponimoa *Tristanena izango zelako: Tristan + -(r)en + -a. Gerora toponimoa laburtuko zen, beharbada tarteko urratsa *Tristaena zela, sudurkarien disimilazioak aldatua, Alamena toponimoa bezala, *Alamanena jatorriz eta gero Alamaena izan eta azkenik Alamena bihurtu.
Tristan (Maria de Uandurraga) [Arreguia (la casa de) (pr.n.res)] [Ybarguen (cofradia de)],
Ceanuri 8.1704, FogVizcayaMs.
Tristan (Maria de Undurraga) [Arechea (la casa de)] [Arsuaga y Ocerinburu (cofradia de)],
Ceanuri, a.1704, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Josef) [Boliras (la torre y solar de)] [Laricano (varrio de)], Zaratamo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Josef) [Gutialo (varrio de) (pr.n.res)], Zaratamo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Joseph), Begoña, a.1745, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Joseph) [Lombo (la torre y ferreria de) (pr.n.res)] [Virisquieta (varrio de)],
Arrigorriaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Uicente) [Barrondo (la casa de)], Echeuarri, a.1796, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Vic(en)te) [Barrondo (la torre de)] [Larrasco (uarrio de)], Arrigorriaga,
a.1796, FogVizcayaMs.
Tristan (don) (Vicente) [Ventta_Alta (la casa taberna de)] [Venta_Alta (varrio de)]
[Arrigorriaga (casas avecindadas a)], Bilbao, a.1796, FogVizcayaMs.
Tristena toponimoan, nahiz eta tarteko urrats honen lekukorik ez izan, oinarriko antroponimoa ezaguna da eta gertatuko zen bilakaera ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario