Arrasateko baserrien artean Zabalain izenekoa dago. toponimo honen gaineko informazioa Arrasateko toponimia liburutik eskuratu da, 210-211. orrialdeetan:
Lekuko zaharrenetan Zabalain agertzen da, Zavalain (1562), Zabalayn (1691). Hala ere, hurrengo mendean bigarren bokala aldaturik agertzen da, /o/ bihurtuz, eta gerora aldaera hori nagusiturik agertzen da, baina Zabalain galdu gabe.
Toponimoak bi elementu lituzke, zabal eta -ain atzizkia. Ez da egitura ohikoa, atzizki horrekin antroponimoak izan ohi direlako. Hala ere, badaude toponimo gutxi batzuk aipatutako egituratik aldendu direnak, Agiñain eta Azkarrain toponimoak bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario