Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mendearen bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan dagoena:
Lope Iguertu [N, TO]Lekuko bakarra bada ere, dagoen bezala analiza daiteke eta informazio interesgarria ematen du, toponimoaren etimologiaz gain. Bi elementuz osaturik dago, Lope antroponimoa eta igertu, ihartu aditz ezagunagoaren aldaera, i-a > i-e asimilazioa gertatu zaio, bilakaera hori ezaguna da hainbat euskal eremutan eta batzuetan toponimoetara ere hedatu da. Asimilazio horretaz gain, badago beste ezberdintasun bat ihartu partizipioarekin, /g/ herskaria tartekatu dela, izan ere, igartu aldaera nahiko zabaldurik dago, baita igartza izen eratorria ere. Ihar zein ihartu ohikoak dira toponimian, Lasiar toponimoan esaterako, erreka bat litzateke oinarria.
Lope_Yguertu (la casa de) [Erandio (uarrio de)], Erandio, a.1796, FogVizcayaMs.
No hay comentarios:
Publicar un comentario