Emereta Asparrenako aurkintza da, beraz, Arabako toponimoa.
Lekuko zaharrak daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan, XVII.mendetik hasita:
EMERATA, 1754, mojonera Gordoa-Luzuriaga.Gainera, badira bi toponimo eratorri, Emeretagaña eta Emeretazulo:
EMERETA, 1652, anterior.
EMERETAGAÑA, 1818, como anteriores.Toponimoak bi elementu lituzke, Wimara antroponimoa eta atzizkia, -eta. Antroponimo hori Bizkaiko toponimo batean omen dago, Kimera toponimoan, hain zuzen. Hasierako fonema galduko zen, /w/ egokitzeak hainbat irtenbide zeuden eta bat izango zen fonema galtzea. Ondoren lehenengo silaba asimilatuko zen, bigarrenaren eraginez: i-e-a > e-e-a.
EMERET-GAÑA, término de la mojonera del despoblado de Ulibarri.
EMERETAZULO, término de la mojonera del despoblado de Ulibarri.
Atzizkirako bi aukera daude, -eta atzizki multzogarria izatea, baina antroponimo batekin ez da egokia, eta, bestea, leku esanahia izatea, hau da, Wimara izenekoaren lekua. Ez da ahaztu behar hirugarren aukera badela, -eta atzizki hipokoristikoa, Otsoeta toponimoan Otxoeta antroponimoa izan zitekeelako, Otxoa antroponimotik sortutako izen hipokoristikoa. Hori aplikatu Arabako toponimoari eta *Emereta antroponimoa izan zitekeen? Antroponimo ustezko honen lekuko zuzenik ez dago baina horrek ez du esan nahi inoiz izan ez denik.
Laburbilduz, toponimo honetan Wimara antroponimoa litzateke eta, azken zatian, -eta atzizkia, lekua adieraztekoa edo, aukera gutxiagoekin, atzizki hipokoristikoa, eta horrek esan nahiko luke lehenago izan zela *Emereta antroponimoa, lekukorik gabekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario