Gurpide toponimoa behin eta berriz agertzen da sartaldeko eremuan, Urduñan erreka-zulo bat da, Laudion baserri bat, Kuartangon aurkintza bat, Legution eta Zigoitian aurkintza bat eta, azkenik, Arabako Arana herrian aurkintza bat.
Toponimo gehienak Arabakoak dira, Urduñakoa izan ezik, baina hau Arabako lurraldearen ondoan dago. Hala ere, Bizkaian ere bazen, XVII. eta XVIII. mendeetako lekukoek erakusten duten bezala, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik jasoak:
Gurpidea [N, TO]Azken lekuko honek hutsa izan behar du, kontuan izanik beste lekukoak, eta baita toponimoaren eimologia ere. Beharbada, idazkera arazoa ez bazen, Gurpidea > Gurpidia bokal asimilazioa izan zen eta ondoren artikulua kenduz, Gurpidi izango zen. Baina ez dago *Gurpidia bezalakorik beste lekukoetan.
Gurpidea (la cassa de), Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Gurpidea [N, NO]
Gurpidea (Joseph de) [Maguna_Gurpidea (la cassa de)] [Guernica (auezindada a)], Ybarruri, a.1704, FogVizcayaMs.
Gurpidea (Juan de), Guerricaiz, a.1641, FogVizcayaMs.
Gurpidea (Juan de) [Totorica_Gurpidea (la cassa de)], Guerricaiz, a.1704, FogVizcayaMs.
Gurpide Armaola (Marttin de) [Gurpidea (la cassa de) (pr.n.res)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Gurpidi [N, TO]
Gurpidi (la casa de), Guerricaiz, a.1641, FogVizcayaMs.
Toponimoak ez du zailtasunik, gurpide hitza hiztegietan dagoelako, gurdibide sarreran dagoena. Hitzaren egitura erraz antzematen da, gurt- 'gurdi' + bide > gurpide.
Orotariko Euskal Hiztegiaren lekukoetan nabarmena da gurpide hitzak duen leku urriaz, sarrera nagusia gurdibide da eta lekukoetan behin baino ez dago gurpide, Plazido Mujikaren hiztegian. Beste lekuko gehienetan gurdibide dago, behin burpide aldaera. Horrek erakusten du hemen aurkeztutako toponimoak arkaismoak direla, euskaran, aspalditik, ez da gurpide hitz arrunta erabili. Hitz hori ordezkatu zuen gurdibide hitz elkartu berreraikiak, XVIII. mendean ere, Kardaberatzen lekukoa garai hartakoa delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario