Martitenea izeneko etxea Mendaron dago, Gipuzkoan.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
MARTITENEA (TXURRUKA) (prop.)Toponimoaren lekukotza ez da handia, baina toponimoa aldatu ez bada ez luke arazorik analizatzeko, oinarrian *Martite hipokoristiko ezezaguna eta ondoren -(r)en + -a, jabetza adieraztekoak.
*Martite antroponimoaren oinarria Marti 'Martin' izango zen, ondoren -te atzizkia jaso duena. Ez da hau oso atzizki ohikoa, baina A. Irigoienen De re philologica linguae uasconicae V izenburuko liburuko Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vascónica lanean badira adibide batzuk, 8. eta 9. orrialdeetan: Domikute, Itxuste, Otxote, Santxote eta Matxikote. Batzuetan -ote atzizkia izan liteke, Otxote eta Santxote bezalako izenetan. Itxuste ere zalantzazkoa da, atzizkia -te izan daiteke, edo -ste. Baina Domikute adibide egokia izan daiteke, Domiku PI + -te atzizkia delako.
Blog honetan izan dira Marti antroponimoaz osatutako hipokoristikoak aztergai, esaterako, Martiku eta Martikuena toponimoak, Martiko oinarrian izango zutenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario