Txontxor toponimoa Aizarnazabalgo baserri bat da, eta bada Txontxormendi toponimoa, Aia eta Zestoa arteko aurkintza bat.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago
Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
TXONTXOR (desh.), AizarnazabalToponimoak hitz batez osatua dirudi, *txontxor, Orotariko Euskal Hiztegian ez dago, baina jatorria aurkitzea ez du arazorik, jakinik tontor izena badela, 'gailur' esanahiarekin. Euskaraz txikitasuna adierazteko bi era daude, atzizki txikigarrien bitartez eta palatalizazio adierazkorra erabiliz. Blog honetan bietako adibide ugariak daude, esaterako, Juantxunena toponimoan atzizkia eta Txasparrena toponimoan palatalizazioa.
Beraz, tontor > *txontxor. Aipagarria da bi herskarietan aldaketa gertatu dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario