Lopegi Trebiñuko aurkintza baten izena da.
XIX. mendeko lekuko bat heldu zaigu Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuaren bitartez:
LOPEGUI, 1827, labrantío de Arrieta de Treviño.Toponimoak bi elementu lituzke, beharbada, Lope + hegi. Hasierako antroponimoa ziurrenik Lope izan daiteke, baina Lop aldaera ere izan daiteke, edo Lopa, emakumezko aldaera. Antzeko zalantza dago Lopaitz eta Loparria toponimoekin. Lopaldaoste, aldiz, gardena da lekuko zaharrek erakusten dutelako aldaera zaharra Lopealdaoste zela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario