lunes, 13 de diciembre de 2021

Errandoberri toponimoa

 Errandoberri izeneko baserria dago Donostian.
Toponimo hori ez dago Donostiako toponimia lanean, baina badira Errando izenaz sortutako toponimo batzuk:

ERRANDO: Errando (1821, O.P.A., H-572, nº 707), Errando (1891, D.U.A.-D-9-VI-1970-6); Errando aundi (1989, D.U.T.B.). 64-13-8, M. Errando mayor (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Errandoaundi (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Errándo-aúndi (41) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Errando-aundía (1864, Casa de labor, N.P.G., 66 orr.).
Errando menor (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Errandochiqui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Errándo-chiqui (40) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Errando-chiqui (1864, Casa de labor, N.P.G., 66 orr.).
Toponimoak bi elementu lituzke, Errando antroponimoa eta berri izenondoa.
Antroponimo horretaz informazioa dago Euskaltzaindiaren EODA datu basean Errando sarreran:
Errando
Fernando izenaren aldaera Erdi Aroan. Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan artazuriketan egiten ziren txantxetako antzezlanei ematen zitzaien izen hau. Ikus Ferran.
Donostiako toponimoan Errando zena eraitsi eta eraikitako berria Errandoberri izendatuko zuten, beharbada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario