Erdi Aroko toponimo hauek Deba aldekoak ziren eta, beharbada, toponimo bakarraren aldaerak izan zitezkeen, baina hemen bi toponimo ezberdin bezala aztertuko dira.
Bi lekukoak agertzen dira Archivo Municipal de Deba. II. Libro de Apeos y Ventas de Tierras Concegiles. (1482-1483) liburuan, biak urte berekoak, Lopearria 124. agirian, 1483. urtean:
Començando en el monte que llaman Lopearria, començando debaxo de la pieça de Lope llamada (blanco), dende adelante fasta las cruzes e segun bienen las cruzes...Lopearriza, aldiz, 181. agirian, 1483. urtean:
E mas el castañal de Ecurayn como esta çercado alderredor de cruzes en filo de tres a tres, pegado a Lopearriça, ge lo apearon e vendieron.Lopearria toponimoa gardena da, Lope + harri + -a. Lopearriza izenean Lope + harritza genuke, azken hori harri + -tza dela. Harritza hitzak aztarrena utzi du Hego Euskal Herriko testuetan:
1 harritza.Ikus daitekeenez, lehenengo lekukoak XIX. mendearen bigarren erdialdekoak dira eta orduan Lopearriza toponimoak 350 urte baino gehiago aurreratuko lituzke hitz horren agerpen data.
(V, G, AN), artza (V-ger). Ref.: A (arritza, artza); Etxba Eib.
Pedregal. "Ixa Arrazolarañok arritzia Anboto azpixan" Etxba Eib. Cf. Dv: "Arritze (V), lieu couvert de pierres" y "Arritzeta (V), amas de pierres" ( A); en realidad, ambas formas parecen ser deducidas de arritzetan de Uriarte. Cf. 2 hartze.
Beste batzuek berriz erori ziran arritzetan, non etzeukaten lur asko. Ur Mt 13, 5 (Ur (V) arritzetan; Dv toki harritsuetara). Bildur ikaraz dabil, lokatz ala arritzan, / Egingo ete daben ankea ipiñi. AB AmaE 363. Konstantzi artzako esaten eutsen, portuko artza edo arritza baten ondoan bizi zalako. Echta Jos 220. Zittalok, eztaukazue artza orretan dabillen erresakien bilddurrik? Ib. 59. Ezkongaietan bidexiortzat / nik arturikan trenbide, / arritza artan zapatak guztiz / apurtu bere al dire. Ayesta 137.
Lopearria izenean nabarmena da Loparria toponimoarekiko antzekotasuna, biak elementu berdinez osaturik izan daitezkeelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario