viernes, 10 de diciembre de 2021

Akulu toponimoa

 Akulu izena bi toponimo eratorriren bitartez ezaguna zaigu, Akuluko erreka eta Akuluko iturria, biak Berastegikoak, Gipuzkoan.
Lekuko zaharrik ez dago, baina izena nahiko argia da jakinik euskaraz badela akuilu hitza, aldaera ugari dituena. Interesgarria da Orotariko Euskal Hiztegiaren oharra, hitz honen tradizioaz:

Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. Al Sur se emplean sobre todo akulu entre los vizcaínos y akullu entre los guipuzcoanos (como excepciones hay akullu en Añibarro y akulu en Cardaberaz y Anabitarte).
Beraz, nahiz eta gipuzkoarretan akullu aldaera nagusia izan, salbuespenak ezagunak dira eta beharbada toponimo hau gehitzekoa litzateke azken multzo horri.
Toponimoak akuilu badu, izena eta izana lotu beharrezkoak dira, eta beharbada Akulu izan zen mendi bat, horregatik toponimo eratorriak, mendi aldean ohikoak. Hala bazen, Akutu mendiarekin lotura egin liteke, ideia bera izango zen Aitzorrotz mendietan, Azkoitian, Errezilen eta Zegaman dauden toponimoak, mendien itxurak sortutako izenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario