Ulanberro da Adunako baserri baten izena.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
*ULANBERRO (2 viv.) (prop.) AdunaLortutako lekuko zaharrena XVII. mende hasierakoa da, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan dagoena, 1625. urte ingurukoa:
Ulamberro, AdunaToponimoak bi elementu ditu, azkena berro, toponimian hitz ezaguna, Apaloberro toponimoan ere dagoena. Hasierako elementua ilunagoa da, aldaketa bat jaso du, sudurkarien disimilazio bat: n-n > l-n, Muliate toponimoan bezala. Atzeranzko bidea egin eta *Unanberro izango genuke, hau da, unan- 'unain' + berro, Unalbide toponimoan gertatu zen bezala. Unaileku toponimoan aldiz, unan- eratorpen aldaerarik ez da eta horrek zalantzazko egiten du toponimoaren etimologia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario