Egun, Gipuzkoako hiru herritan dago Domingotegi toponimoa, Legorretan baserri bat da, Itsasondon etxe bat eta Aizarnazabalen abeletxea da. XX. mendeko bigarren erdialdeko bi lekuko daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Itsasondon:
DOMINGOTEGI (prop.), Urkia ballaraEta Legorretan:
KOROATE (KOATE) (DOMINGOTEGI) (prop.)Toponimoek bi elementu dituzte, bukaeran -tegi atzizkia, oso ezaguna eta egun ere erabilia. Hasierakoa Domingo antroponimoa da, gaztelaniazko jatorria duena, euskarazko kidea Domiku da. Lekukoak XII. mendean hasten dira euskal lurretan, domingo eizcue (1164 [1978, 1995]).
Antroponimo hau duela gutxi arte erabilia izan da, horregatik aipatutako Gipuzkoako hiru toponimoen sorrera datak oso zabalak izan daitezke, antroponimoaren erabilera garaia oso luzea izan delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario