Larrango da Nafarroa Behereko hegoaldeko mendia, Arrosako herrian; 579 m. Goi Erdi Aroko gaztelu baten aztarnak daude gailurrean.
Toponimoak ez du lekuko zaharrik eta mendi aldekoa izanik, etimologia argia izan dezake, larra- 'larre' eta -ngo atzizki txikigarria, antroponimian zein toponimian ezaguna. Beste azalbide bat du, jakinik mendi horretan gaztelu bat izan zela eta, beraz, gizonak eraldatua. Antroponimo bat izan liteke, nahiz eta aldaketa batzuk jasoak izan. Antroponimoa *Nabarrengo izan zitekeen, Nabar antroponimoaren hipokoristikoa, -ngo atzizki txikigarriaz osatua. Antroponimo hori berreraikia da, ez dago lekuko zuzenik, ez da ezagutzen izen hori zeukan inor. Hala ere, antroponimoa bi toponimotan izan zitekeen, blog honetan aztertutako Nabarrengose eta Larrangotz toponimoetan. Batean antroponimoa nahiko ongi gorde izan zen, bestean aldaketa nabarmenak gertatu zitzaizkion, Larrango toponimoan gertatuko zirenak, zuzen izatekotan. Aldaketa nagusia izango zen bokalarteko herskari ezpainkariaren galera: *Nabarrengo > *Narrengo, ondoren bokal asimilazioa gertatuko zen eta prozesuaren urrats batean n- > l- bilakaera. Aldaketa hauek ez dira ohikoak baina erraz gertatu zitezkeen antroponimoaren ezagutza galdu ondoan, izena laburtzeko joerak lagunduko zuelako.
Adierazi bezala, azken aldaketa hau ez da ezinezkoa, baina bilakaeraren urratsak aurkituko balira, lekuko zaharrak erakutsiak, askoz errazagoa litzateke onartzea. Beste azalbideak ez du aldaketaren beharrik eta alde horretatik abantaila badu.
viernes, 14 de julio de 2023
Larrango toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario