jueves, 13 de julio de 2023

Mitxelo toponimoa

 Mitxelo da Berastegiko baserri bat.
Luis Maria Mujikaren Berastegiko toponimia (azterketa lexikala eta dokumentala) lanean dago Mitxelo, 92. or:

MITXELO
Herri bereko lurtsaila.
Lan hau XX. mendearen bukaerakoa da, lekuko zaharragorik ez dagoen arren izena analizatzekoa da. Toponimoan antroponimo huts bat dago, beste edozein elementurik gabea. Mitxelo antroponimoaren lekuko zahar batzuk daude P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, 167. or.:

Mitxelo (Mitxel): «Michelo, hermano del dicho Machite» (Sak., 1407, Crespo et al, 1996, 65, 25-26. or.), Michelo (Erre., 1409, C. & C. & G., 1991, 31), «Michelo en Arraga con su fijo» (Deba, 1436, Her. & Bar., 2006, 34, 119. or.).
Bildutako lekukoak XV. mendekoak dira, beharbada toponimoa ere garai horretakoa da eta 50 urte baino gehiago ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario