Geretabaso eta Geretalaueta dira Igorreko toponimoak. Lehena basoa da, bere izenak adierazten duen bezala; bestea, baserria da eta tontorra.
Baserriaren toponimoaren lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira, Getalueta eta Ketalueta, 1986. urtekoak. Laburketak ohikoa dira izen luzeetan, areago mikrotoponimoak badira.
Toponimoek bukaeran baso izena eta lau izenondoak dira, baina oinarriko da elementu interesgarriena, kereta 'kanaberak edo kidekoak bilbatuz egiten den hesi, ate edo zernahi gauza', gereta aldaera ere aski ezaguna da, beste batzuekin batera. Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lekuko zaharrena XVII. mende hasierakoa da baina lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta bi lekuko daude XVI. mendean:
Beraz, lekuko zaharrenak mende bat inguru aurreratuko luke hitz honen lehenengo lekukoa.
Eguneraketa (2024-02-05):
Igorreko Gereta toponimoaren XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Guereta [N, TO]
Guereta (la casa de), Mañaria, a.1704, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs. -/Yurre 18.1796, FogVizcayaMs.
Guereta (la caseria de), Mañaria, a.1745, FogVizcayaMs. -/Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
Guereta (la cassa de) [Santa_Lucia (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
Gueretta (la casa accesoria a la de), Mañaria 18.1796, FogVizcayaMs.
Gueretta (la caseria de), Mañaria 18.1796, FogVizcayaMs.
Guereta [N, NO]
Guereta (Joseph de) [Basaolz (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
Guereta (Joseph de) [Ugarte (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
Guereta (Martin de) [Guereta (la cassa de) (pr.n.res)] [Santa_Lucia (barrio de)], Yurre, a.1704, FogVizcayaMs.
Guereta (Martin de) [Plaza (cofradia de la)], Amorebieta, a.1704, FogVizcayaMs.
Guereta (ynquilino) (M(a)r(ti)n de), Amorebieta, a.1745, FogVizcayaMs.
Guereta (ynquilino) (Pedro de), Yurre, a.1745, FogVizcayaMs.
No hay comentarios:
Publicar un comentario