Asuritz da Oloritz udalerriko herri hustu bat, Orbaibarrean, Nafarroako Erdialdeko eskualdean. Toponimoak bi elementu izan litzake, bukaeran -itz atzizkia eta oinarrian Asuri antroponimoa:
Erdi Aroko izena, Euskal Herritik Asturiaseraino erabilia. Asuri 919. urtean agertzen da lekukotzat epaiketa batean, Espejon (Araba).Alfonso Irigoienen arabera, antroponimo hori latineko Agnellus izenarekin erka liteke, biak izen arruntak ziren, esanahi bera zutela eta antroponimo bihurtu ziren. Antroponimoaren sarreran bere patronimikoaren lekuko batzuk daude eta bukaerako txistukaria gorabehera, Nafarroako toponimoaren homofonoak dira:
Froila Assuriz, Didaco Asuriz a.987 CartSantillanaBi erabilerak, patronimikoa eta toponimikoa, funtsean kontzeptu bera adierazten dute, jabetasuna, batean seme-alabena eta bestean lurrarena eta, antza, latineko -is genitibotik mailegatu zen, euskal fonetikara egokituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario