viernes, 19 de enero de 2024

Balderrebielle toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko lekuko bakarra ezagutzen da, XVI. mende bukaerakoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

BALDEREBIELLE, 1586, labrantío en Bachicabo.
Lekukoaren dardarkaria aldatu dugu, hala delakoan. Dirudienez, toponimoa aspaldi galdu zen baina bilaketa sakonago batek lekuko gehiago eman litzake. Toponimoa erromantzez sortua da eta egitura ezaguna du, Valdepaderna toponimoak bezala, val, valle izenaren aldaera laburtua, de preposizioa eta Rebielle, Revellius antroponimoaren aldaera bat, Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) izenburuko tesian oso izen antzekoa dago, s. v. Revellius:

Euskaraz ere erabilia izan zen antroponimo hori, egokitzapena jasoa, Errebelu toponimoek hala erakusten dutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario