Sanchoyerto da Gordexolako baserri bat eta etxola bat. Toponimoa aspaldi deitura ere bihurtu zen eta lekuko zaharrak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko gutxi batzuk ditu XVI. mendearen hasieratik, egungo izenaren berdina dela:
yerto, taHitza, egun, ez da batere ohikoa edo ezaguna, baina lehenagoko egoera bestelakoa izan zitekeen. Toponimoaren alde semantikoa bitxia da eta horrek, beharbada, beste azalbide bat eskatzen du. Hala bazen, horrelako toponimo bat euskararen eremuan zegoen eta gerta zitekeen euskarazko toponimo baten erdarazko egokitzapena izatea. Aurreragoko egoerara itzuliz, antroponimoa dagoen bezala gera liteke, baina bigarren elementua aldatua izango zen, euskal toponimoetan gutxi batzuetan gertatzen erdararen eraginez bukaerako bokaletan aldaketak izatea, -u dena -o bihurtuz, esaterako. Hori gertatu bazen *Santxoyertu eskuratuko genuke, *Santxoiartu zaharrago baten ondorengoa izan zitekeena. Horrela, antroponimoaz gain, ihartu partizipioa izango genuke, egungo euskaran ere ezaguna eta toponimian agertu ohi dena.
Del lat. vulg. *erctus, part. pas. de *ergere, y este del lat. erigere 'poner derecho, enderezar'.
1. adj. Dicho de un ser vivo o de alguna parte de él: Tieso o rígido, especialmente a causa del frío o de la muerte.
Beraz, toponimo honetarako proposatua da Santxo + ihartu > *Santxoiartu > *Santxoyertu > Sanchoyerto bilakaera. Bilakaera aspaldi gertatu zen, XVI. mendearen hasieran gertatua zelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario