martes, 13 de julio de 2021

Magdalenoarte toponimoa

 Behin bakarrik agertzen zaigu Bizkaiko toponimo hau, Durangoko burdinola bat zen, Juan Ramon de Iturrizaren Historia General de Vizcaya y Epítome de las Encartaciones liburuan jasoa, 1775. urte inguruan idatzia, II, 47. or.:

... tres ferrerías, la de Miqueldi, sartenera; la de Magdalenoarte, tiradera y sartenera, y la de Arana, de barrillas y balaustres, y seis molinos.
Toponimoa aski bitxia da baina analisia erraza du, Magdaleno antroponimoa eta arte hitza. Magdaleno, irakurketa zuzena bada, Madalen askoz ezagunagoaren gizonezko aldaera litzateke, oso erabilera urrikoa. Azken elementua arte hitza litzateke, ziurrenik leku postposizioa. Badira toponimo gehiago PI + arte egitura dutenak, Galindarte eta Amunartia bezala. Beharbada toponimo hauetarako Artazubiaga toponimorako azaldua egokia izan liteke, honetan arte litzateke besteen artean dagoena, erdian dagoena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario