Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera, Zamarbide deitura Nafarroan eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoan ezaguna da:
Errenterian Zamalbide, baserria, etxe-multzo txikia eta landa-auzoa da, toponimo eratorri batzuk daude, tartean Zamalbideberri baserria.Zamalbideren lekukoak XV. mendekoak dira:
1456 ÇalmabideGeroko lekuko ugarietan ia beti Zamalbide agertzen da baina egun, ahoz, Zamarbide da. Toponimoaren sarreran ematen den azalpena ez da, dirudienez, erabat zehatza:
1456 Camalbide
1456 Çamalvide
Dokumentuetan ageri duen forma hori [Zamalbide] bada ere, bertako biztanleek oso argi ahoskatzen dute r erabilita. ALren arabera, jatorria da Zamari (mando, kargarako animalia) + bide > Zamarbide > Zamalbide, ohiko bilakaera fonetikoari jarraiki.Toponimoaren bi elementuak horiek dira, baina litekeena da eratorpen arau zaharra izatea, aizkora > aizkol- bezalakoa toponimo horretan ere gertatzea, zamari > zamal-. Zamari izenean bi adiera nagusi daude eta biak loturik agertzen dira:
zamari.Errenteriako toponimoan agerikoa da Zamalbide > Zamarbide bilakaera, baina Zamarbide toponimoa, ziurrenik nahiko zaharra da. Deiturek normalean toponimoen aldaera zaharrak gordetzen dituzte eta horregatik interesgarria litzateke Zamarbideren lekuko zaharrak izatea. Zoritxarrez, oraingoz datu horiek ez daude eta ezin jakin deitura noizkoa den baina oraingoz Zamalbideren jatorri berekotzat har dezakegu, datu berriak agertu arte. Hala ere, bilakaera erregularra kontuan izanik, Zamalbide sortu beharko zen eta agian gerora Zamarbide bihurtu zen, Errenteriako toponimoa bezala.
Etim. De lat. sagmariu.
1. (BN-ciz, Ae, Sal, R, S; Saug Voc , SP, Deen I 165, Ht VocGr, Lar, VocS 131, Lecl, Arch VocGr, VocBN , Gèze, Dv, H, Zam Voc), zamai (S) Ref.: VocPir 402; A; Lrq; ContR 523 y 534; EAEL 81, 418; Gte Erd 2.
Caballo.
[...]
(V, L, B, BN, Sal, S, R; Urt III 432, Lar, Añ, Izt 22v, H), samari. Ref.: A; Lh. Bestia de carga. "Acémila" , "caballería, bestia" Lar. "Cabalgadura" , "jumento, bestia de carga" Lar y Añ." Zamaria, cabalgadura, cargador [este último término parece la explicación etimológica]" VMg XV. Tr. Documentado en la tradición meridional desde finales del s. XVI.

No hay comentarios:
Publicar un comentario