Ibarlotza da Markina-Xemeingo baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak nahiko berriak dira, Iberlocha (1956), iberlotxa (2002).
XVIII. mende bukaerako bi lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Ibarloza [N, TO]Toponimoaren hasiera eta bukaera oso argiak dira, ibar hitza eta -tza atzizkia daudelako, antza. Beharbada bukaeran lohi izena eta -tza atzizkiak daude, lohitza hitza bada. Baina toponimoa apur bat ezberdina da, Lotza toponimoak daude Araban zein Nafarroan, azken honetakoak dira Berriobeitiko Lotza edo Berueteko Lotza, gehiagoren artean. Araban bada beste bat, Urizaharrako Lotza. Hauetarako proposatu da lohi + -tza egitura izatea. Bi aukera daude egungo Lotza azaltzeko, /i/ hori galdu zen edo lohi hitzaren lot- eratorpen aldaera zaharra erabilia izan zen: lohi > lot- + -tza > *lotza. Hala ere, ahozko lekukoen Iberlotxa aldaerak lohi + -tza > lohitza > *lotxa bilakaera erakutsiko luke. Baina bitxia da XVIII. mendeko lekukoetan afrikaturik ez izatea. Ziurrenik interesgarria da toponimoaren kokapena, Artibai izeneko ibaitik hurbil.
Ybarloza (la casa de) [Amalloa (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Ibarloza [N, NO]
Ybarloza uiuda de Pedro de Alegria (Maria de) [Renteria (barrio de)], Ondarroac 18.1796, FogVizcayaMs.
Etimologia hori ez da bakarra eta beste bat dago, tartean arlo hitza izatearena: ibar + arlo + -tza. Tartean haplologia gertatuko zen, *Ibarrarlotza > Ibarlotza, bilakaera ohikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario