Ibarrangeluko toponimo hau XVIII. mende bukaerako bi lekukoz ezaguna da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburukoak:
Nanoena [N, TO]Toponimoan hiru elementu daude, bukaeran artikuluan, aurrerago genitiboa eta oinarrian hitz bat, izengoitia ziurrenik, nano hitza, 'epotx' esanahia duena. Erromantzetik jasoko zen hitza, gaztelaniaz enano delako. Orotariko Euskal Hiztegiko euskarazko testuetako bigarren lekukoan izengoiti erabilera omen du:
Nanoena (la casa de), Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Nanoena (la casa de) [Elanchobe (uarrio y puerto de)], Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.
Nanoarentzat haritz bat. (1754). SenperEus 102 (seguramente usado como apodo).Ibarrangeluko toponimoaren lekukotza hitz honen lekuko zaharrenen artean dago eta bere erabileraren bizitasunaren lekuko ederra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario