Amorain da Eskoriatzako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena da XIX. mendearen erdialdekoa, Amoráin (1857).
XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
AMORAIN (2 viv.) (col.) Casco y extramurosToponimoan bi elementu izan ditzakegu, bukaeran gain izena, herskaria bokal artean egoteagatik galdua. Oinarrian harmora izena genuke, harri multzo esanahia duena, Armora toponimoen sarreran informazio gehiago hitz interesgarri horretaz.
Proposatu den analisia zuzena bada, aldaketa batzuk gertatuko ziren, bat jadanik aipatua izan da, /g/ herskariaren galera eta bestea, hasierako silabako dardarkariaren galera, beharbada disimilazioaz, hitzean bi dardarkari zeuden eta lehena galdu zen. Fenomeno bera gertatuko zen Amordiko tontorra toponimoan. Beraz, bilakaera osoa horrelakoxea izango zen: harmora + gain > *Armoragain > *Amoragain > Amorain.
No hay comentarios:
Publicar un comentario