lunes, 29 de septiembre de 2025

Poteruko toponimoa

 Poteruko da Ondarroako etxe baten izena. Lekuko zaharrik ez dago, baina ematen du izena aldatu ez dela. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -ko atzizkia, batzuetan genitibo edo lokatibo erabileran agertzen da toponimian, Urtzallekoa toponimoan bezala.
Oinarria interesgarriagoa da, poteru hitzik ez da jaso Orotariko Euskal Hiztegian, baina hitzak erdararen itxura du eta gaztelaniazko hitz antzekoena da potero:

potero
De pote 'medida'.
1. m. Hombre que igualaba y marcaba las pesas y medidas.
Bitxia litzateke horrelako lanbide batek isla izatea non eta Ondarroan. Baina erdaran bertan oso hitz antzekoa da eta hau egokiagoa izan daiteke, botero hitzaren bigarren adiera:
botero1
m. Hombre que hace, adereza o vende botas o pellejos para vino, vinagre, aceite, etc.

botero2
m. Patrón de un bote (|| embarcación pequeña).
Jakinik Ondarroa itsasaldeko herria dela eta bertan portua dagoela, adiera hau askoz normalagoa da, aldaketa txiki bat beharrezkoa da, baina hori euskaraz ezaguna da, horrela, pizturen jatorria biz(i) + -tu litzateke, non b-t > p-t gertatu zen, aztergai den toponimoan bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario