Otsoro da Elgoibarko bi baserriren oinarria: Otsoroandi eta Otsorotxiki. Otsoroandi izena berria da, lehenagoko lekukoetan Otsoro Nagusia dago: Osoro-Nausía (1857), Osoro Nagusi (1992). XX. mendeko lekuko zaharrago bat bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
OSORO NAGUSI (OTXO NAGUSI) (prop.) San Pedro, ElgoibarOtsorotxiki izena zaharra da, horrela, XIX. mende erdialdekoa da Osoro-Chiqui (1857). Aipatutako Linazasororen liburuan, berdin:
OSORO TXIKI (OTXO TXIKI) (prop.) San Pedro, ElgoibarToponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak badira:Horrek erakusten digu toponimoa nahiko zaharra dela eta bere jatorria askoz garai zaharragoan dago, proposatuko den etimologia zuzena bada. Toponimo hauetako Otsoro horren jatorria antroponimo batean izan daiteke, izan ere, Valpuestako kartularioan Osoro izeneko bat dago, 2. agirian, 804. urtekoa, Osoro Petriz. Antroponimo hori Otsoaren eratorrietako bat izan daiteke, beharbada bere hipokoristikoetako bat. Hala izan bazen, antroponimo honek lekuko antroponimiko bakarra utzi bazuen ere, lekuko toponimiko honek erakusten digu uste baino bizitza luzeagoa izan zuela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario