miércoles, 17 de septiembre de 2025

Narzubi toponimoa

 Berrizko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkitua:

Narzubi [N, TO]
Narzubi (la caseria de) [Sarria (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoan bi elementu izango ziren, bukaeran zubi hitz ezaguna eta oinarrian lahar hitza, nar aldaera erabiliz. Hitz bera izango zen Bizkaiko Narrubai toponimoan, bere sarreran lahar 'sasi' hitzaren azalpen gehiago.
Beharbada esanguratsua da aztertutako bi toponimoetan ura hurbil egotea, batean ibai hitza aipatzen da, bestean zubi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario