Galburusoro da Elgoibarko baserri baten izena. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XIX. mendearen erdikoa da, Galbusoro (1857). Laburketa normala da, bokal arteko dardarkaria galdu eta gero bokal berdinak batu ziren, baina ez zen berbera geratu beste dardarkariarekin.
XX. mendeko beste lekuko bat dago, izen osoarekin Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
GALBURUSORO (prop.)Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak badira:Toponimoaren bi elementuak argiak dira, bukaeran soro izen arrunta eta oinarrian galburu hitz elkartua, gal- 'gari' eta buru hitzetik sortua. Deituraren lekukotzari esker, 1548. urterako bazela badakigu eta Orotariko Euskal Hiztegikoa oso hurbila da, Landucciren hiztegikoa, 1562. urtekoa. Beraz, aurrerapen txikia dago baina hitz honen lekuko zaharrena bada, eta baita toponimo zaharrena ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario