Otsolo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Otsolo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Osolo eta Otsolo toponimoak

 Osolo da Mallabiko erreka bat. Lekuko zaharrik ez du ezta informazio gehiagorik ere:

Otsolo da Markina-Etxebarriko baserri bat, aurrietan dagoena:

Azken honen XVIII. mendeko lau lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII (https://books.google.es/books/about/Nombres_de_familia_y_oic%C3%B3nimos_en_las_f.html?id=qU-iPQAACAAJ) liburuan:
Osolo [N, TO]
Osolo (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ossolo (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.

Otsolo [N, TO]
Otsolo (la casa de) [Unamunsaga (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.

Osolocoa [N, TO]

Osolocoa (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Azkena izan daiteke toponimo eratorri bat edo baserriaren beste izen bat. Bitxia da 1796. urteko Otsolo grafia, egun duen bera.
Bizkaian izanik, bukaerako elementua solo izen arrunta izan liteke eta oinarrirako aukera bat baino gehiago daude, otso izen arrunta, Otsoa antroponimoa edo ogi izenaren eratorpen aldaera ot-, cf. otarteko, e. a. Bizkaian izanik, otxolo hitza ezin utzi aipatu gabe, bere erabil-eremua sartaldekoa delako, Gernika inguruko euskararena:
otxolo.
(V-ger) Ref.: Ort Voc; Otx Voc .
"Tuerto; (V-ger), persona que tiene cualquier defecto en un ojo, incluso tuerto" Otx Voc.
Kose otxolo. Ort Oroig 18.
Beste aukera bat dago, Otxolo toponimoen sarreran erakutsi genuen aukera handiak zirela pentsatzeko inoiz *Otxolo antroponimo hipokoristikoa izan zela, agirietan Otxalo agertzen denarekin lotua, baina toponimo horiek Nafarroakoak ziren, Bizkaitik urrun eta horregatik horietarako *Otxolo proposatu zen baina Bizkaiko toponimoetarako bi aukera ditugu, otxolo hitza edo *Otxolo antroponimoa, jakinik azken honen lekuko zuzenik ez dagoela.