Otxolo da Orendaingo aurkintza bat. Lekukoak mende honetakoak dira eta aldaerarik ez dago. Analisia egiteko, Nafarroako Otxolo toponimoen analisi berbera izan dezake Gipuzkoako toponimoak. Horietarako *Otxolo hipokoristikoa proposatu zen, Otxoa antroponimotik sortua, Otxalo antroponimoaren lekukoak badaude eta elementu berdinak ditu, ezberdintasun bakarra, batean otso > otsa- bilakaera izan zen eta bestean ez.
Hala ere, Bizkaian Osolo eta Otsolo toponimoak daude eta hauetarako bi aukera daude, lehenago aipatutako *Otxolo antroponimoa ala otxolo hitza, sartaldekoa. Horrek zalantza sortzen du, badirudi otxoloren erabil eremua oso txikia izan zela, baina, beste aldetik, *Otxoloren lekuko zuzenik ez dago, baina bai Otxalo aldaerarenak. Beraz, zalantzarako lekua geratzen da Gipuzkoako toponimo honen azalpenean.
Otxolo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Otxolo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2026(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena
Otxolo toponimoa
2026(e)ko azaroaren 16(a), astelehena
Osolo eta Otsolo toponimoak
Osolo da Mallabiko erreka bat. Lekuko zaharrik ez du ezta informazio gehiagorik ere:
Otsolo da Markina-Etxebarriko baserri bat, aurrietan dagoena:Azken honen XVIII. mendeko lau lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII (https://books.google.es/books/about/Nombres_de_familia_y_oic%C3%B3nimos_en_las_f.html?id=qU-iPQAACAAJ) liburuan:
Osolo [N, TO]Azkena izan daiteke toponimo eratorri bat edo baserriaren beste izen bat. Bitxia da 1796. urteko Otsolo grafia, egun duen bera.
Osolo (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ossolo (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Otsolo [N, TO]
Otsolo (la casa de) [Unamunsaga (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.
Osolocoa [N, TO]
Osolocoa (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Bizkaian izanik, bukaerako elementua solo izen arrunta izan liteke eta oinarrirako aukera bat baino gehiago daude, otso izen arrunta, Otsoa antroponimoa edo ogi izenaren eratorpen aldaera ot-, cf. otarteko, e. a. Bizkaian izanik, otxolo hitza ezin utzi aipatu gabe, bere erabil-eremua sartaldekoa delako, Gernika inguruko euskararena:
otxolo.Beste aukera bat dago, Otxolo toponimoen sarreran erakutsi genuen aukera handiak zirela pentsatzeko inoiz *Otxolo antroponimo hipokoristikoa izan zela, agirietan Otxalo agertzen denarekin lotua, baina toponimo horiek Nafarroakoak ziren, Bizkaitik urrun eta horregatik horietarako *Otxolo proposatu zen baina Bizkaiko toponimoetarako bi aukera ditugu, otxolo hitza edo *Otxolo antroponimoa, jakinik azken honen lekuko zuzenik ez dagoela.
(V-ger) Ref.: Ort Voc; Otx Voc .
"Tuerto; (V-ger), persona que tiene cualquier defecto en un ojo, incluso tuerto" Otx Voc.
Kose otxolo. Ort Oroig 18.
2026(e)ko azaroaren 9(a), astelehena
Otxolo toponimoak
Nafarroan sei toponimok dute hasiera otxolo-, Otxoloko barga, Otxoloko itzala eta Otxologain toponimoak Unanukoak dira. Artikutzakoa da Otxoloborda eta Goizuetakoak dira azken biak: Otxoloborda eta Otxolobordako borda.
Lekuko zaharrei dagokienez, guztietan oso berankorra da, askotan XX. mende bukaerakoak, bat izan ezik, Goizuetako Otxolobordaren lekukotza XVIII. menderaino heltzen delako:
osola = otsolo (1750)Lehenengo lekukoa nahasgarria da baina beste guztietan izen bera dago, txistukariaren islapena izan ezik. Ontzat hartzen badugu Otxoloborda aldaera, berarekin daude beste bost toponimoak eta guztiek Otxolo dute hasieran. Orotariko Euskal Hiztegian bilatu eta otxolo izena bada, baina bere erabil eremua aski mugatua da:
ocholo-borda (1829)
ocholoborda (1856)
otxolo.Horrek zalantza pizten du, beharbada garai zaharragoetan askoz hedatuago zegoen baina hori ere ez da nahitanahiezkoa, beharbada hitz hori Gernika inguruko berrikuntza bat zen, gaztelaniazko orzuelo izena gogorarazten du.
(V-ger) Ref.: Ort Voc; Otx Voc .
"Tuerto; (V-ger), persona que tiene cualquier defecto en un ojo, incluso tuerto" Otx Voc.
Kose otxolo. Ort Oroig 18.
Antroponimiara begirada eginez, Otxoloren antza nabarmena da Otxoa antroponimoarekin eta geratzen da azaldu gabe azken elementua, bukaerako -lo hori, baina hori atzizki hipokoristikoa izan zen P. Salaberrik Izen ttipiak euskaraz liburuan erakusten duen bezala, antroponimo eratorri batzuk badaude: Auriolo, Markolo... Otxoloren lekukorik ez dago baina bere kide zaharragoa izan daitekeena, Otxalo, 162. or.:
Otxalo (Otxoa): Garcia Ochalo (1217, Iratxe, 290). Ikus Irigoien (1995: 19). Ikertzaile honek (1995b: 27-28) Biarnoko Ossau ibarraren izena ere Otsalo-tik eratortzen du, Pirinioetako hizkeretan ohikoa den azken bokalaren galtzapenez eta amaierako albokoaren bokaltzez. Erdi Aroan Ochaloyz eta Ochaleç patronimikoak ere aurkitzen ditugu (Salaberri, 2003: 230).Otxaloren oinarrian otxa- dugu, Otxoa antroponimotik jasoa, baina *Otxolo ere hipokoristikoa izango zen eta oinarria ez zen aldatu izen honetan.
Laburbilduz, Otxoa antroponimotik -lo atzizki gehituz bi hipokoristiko sortu ziren, Otxalo ezaguna eta *Otxolo ezezaguna, lekuko antroponimikorik ez du utzi baina toponimian bere isla geratzen da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)