lunes, 8 de mayo de 2023

Domengabelaz toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bat baino ez da ezagutzen, baina hau oso zaharra da, XVI. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dago:

DOMENGABELAZ, 1554, término de Bernedo.
Toponimoak bi elementu ditu, Domenga antroponimoa eta Belaz patronimikoa. Domenga aldaera erromantzezkoa da, euskaraz antroponimoa Domeka da, Domekanea toponimoaren oinarria dena. Domengaren lekuko batzuk daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendetikoak dira eta batzuk arabarrak:

J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian badago antroponimo honetaz azalpen luze bat:
Dominga (f.)
Variantes: Dominica, Dominga, Domynga.
Documentación: domna Dominica a.1208 (or.) CDSVicenteOviedo 2,53 n°14, Dominga Fernandiz a.1243 DocCatedralUviéu 1,12 n°2, Domynga Ferrandiz a.1347 (or.) DocNava 259 n°43, y otros.
Origen: Del nombre latino DOMINICA (Kajanto 1982: 362). -> Domingo.
Vinculado desde época bajorromana al Cristianismo, tanto por su carácter teofórico como por haber sido portado por algunas mártires (BiblSanctorum 4, 677-681), el correspondiente femenino de DOMINICUS sólo se constata en Asturias tardíamente (desde Dominica a.1144 (1207) LRegCorias 180 n°575, en un documento original desde Dominga a.1179 (or.) CDSVicenteOviedo 1,515 n°327), aunque, en general, su difusión en la Península Ibérica no parece anterior al siglo XI (Floriano 1950: 295; Rivas Quintas 1991: 145-146). Dominga alcanzó una cierta difusión a lo largo de la Baja Edad Media asturiana, con un máximo del 5,38% de los nombres femeninos entre 1240-1250; a partir de esta fecha sus frecuencias de uso, aunque irregulares, siguen una progresión descendente, llegando a un mínimo del 0,40% en la primera década del siglo XV. Desde 1450 ya no se documenta.
En lo que se refiere a las variantes formales registradas, con la salvedad de las formas latinizadas presentes en los textos más antiguos, presentan regularmente un significante Dominga transmitido a través de distintas posibilidades gráficas. A diferencia de ciertas formas masculinas o patronímicas, la vocal tónica (continuadora de una [i] latina) presenta sistemáticamente una solución cerrada [i], sin que se haya llegado a documentar el tipo Domenga.
Azken esaldiari dagokionez, ikus daitekeenez, Asturiasen ez bezala, Araban Domenga ezaguna izan zen.
Belaz patronimikoa ere ezaguna da, Bela antroponimotik sortua. P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan biak aipatuak dira:
Bela (Bela Gutier, 932, Ubieto, 1976, 20, 32. or.; Vela Ferrandiz de Uarea, 1312, Iratxe, 457; dona Bela, Iruñea, LPN, 540. or.); Beila (Ueila Gondesaluiz, 1032, Iratxe, 27; Beila Goico, Araba, c. 1084, Ubieto, 1976-II, 93, 71. or.); Beilla, Bella, Bellia (Tota Bita, filia de Uellia, Adoain, 1033, Leire, 25; Don Beilla in Aibar, Oibar, 1137, ibid., 131; don Beilla, 1135, Goñi, 193 = don Bella, ibid.). Ikus Bigila, Begila, Begela.
[...]
Belaz: A[n]ndregoto Uelaz (Larragoa, XI. m., Iratxe, 77); Pero Velaç (1267, Ost., 205); Beltran Velaz de Guevara, seynnor de Oynarti (sic; 1351, Ruiz, 1997, 60 = Don Beltran Velas de Guevara, sennor de Onnati, 1372, D.Sal., 33).
Izendapena, lekua eta antroponimoa ezaguturik, erdaraz sortuko zen eta Erdi Aroko onomastikaren ispilu da.

viernes, 5 de mayo de 2023

Iturrigezurtia toponimoa

 Lizarrako toponimo zaharren artean bazen Iturrigezurtia. José María Jimeno Juríoren Estella/Lizarra. Toponimia lanean aipatu zituen toponimo honekikoak, 149. or.:

Toponimoak ez du zailtasunik eta egileak berak azaldu bezala, iturri eta gezurti daude, artikulua ahaztu gabe. Gezurti hitza aspalditik ezaguna da eta lehenengo lekukoa Landucciren hiztegikoa omen da, 1562. urtekoa. Lizarrako toponimoarena ez da lehenengoa, baina lehenen artean dago eta ziurrenik toponimian zaharrenetarikoa bada, zaharrena ez bada.

Lekosaez toponimoa

 Lekosaez da Busturia udalerriko baserri baten izena. Badu toponimo eratorri bat, Lekosaezondo, hau ere baserria.
Toponimoaren lekuko zaharragoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan, gehienak XVIII. mendekoak, baina bat da aurreko mendekoa:

Lecosaenz [N, TO]
Lecosaenz+ (la casa de), Busturia, a.1745, FogVizcayaMs.
Lecosaenz+ (la cassa de), Busturia, a.1704, FogVizcayaMs.
Lecosaez+ (la casa de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs.
Lecosaiz+ (la casa de), Busturia (San_Andres_de_Axpe de), a.1641, FogVizcayaMs.

Lecosaenz [N, NO]
Lecosaenz (San_J(ua)n de) [Lecosaenz (la cassa de) (pr.n.res)], Busturia, a.1704, FogVizcayaMs.
Lecosaenz (de los herederos de) (Domingo de) [Lecosaenz (la casa de)], Busturia, a.1745,
FogVizcayaMs.
Lecosaenz (ynquilino) (Juan de), Forua, a.1745, FogVizcayaMs.
Lecosaez (Juan de) [Lecosaez (la casa de)], Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs.

Hiru dira oikonimo honen aldaerak: Lecosaenz, Lecosaez eta zaharrena, Lecosaiz. Bigarren elementuaren aldaerek erakusten ditu Santxoren patronimikoetako bat dela, aldaera ugari dituena, toponimo honetan Saez, Saenz eta Saiz. Blog honetan bada beste toponimo bat, egitura berdintsua duena, Lopesantxesobia, aurrean Lope antroponimoa duena eta bukaeran hobi hitza, eta artikulua. Lekosaez antzekoa da, baina hasierako elementua, antroponimoa, ez da hain argia. Baina gerta liteke aldaketa batzuen ondorengoa izatea. Lehenik, hasierako fonema galdu zuen, zehatzago, e- bokala. Ondoren, n- > l- bilakaera gertatu zen, joera dago hasierako n- edo l- trukaketa egiteko, horrela, lasai : nasai, lapur : napur... Bestela, sudurkari disimilazioa ere gerta zitekeen, n-n > l-n. Edonola ere, hasierako sudurkaria aldatuko zen, etimologia zuzena bada. Bilakaera osoa eginez: *Enekosaenz > *Nekosaenz > Lekosaenz. Beraz, oinarriko antroponimoa Eneko izan liteke.

jueves, 4 de mayo de 2023

Enekokorta toponimoa

 Arabako toponimo hau lekuko bakar batez ezaguna da, XVI. mende bukaerakoa. Rueda y molinos de Álava liburuan dago, 147. or.: enecocorta, 1596.
Toponimoaren azterketak ez du zailtasunik, bi elementu izango zituen, Eneko antroponimoa eta korta izena. Oso antzekoa da Enekogorta toponimoa, Alonsotegi eta Barakaldo artekoa, Bizkaian. Aldatzen den bakarra kortaren hasierako kontsonantea da, Arabakoan ahoskabea eta Bizkaian ahostuna. Bitxia da haplologia ez gertatzea, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jarriz gero, bat galdu ohi da baina aipatutako bi toponimo hauetan ez da gertatu, Bizkaiko toponimoan bi silaba oso antzeko zeuden eta Arabakoan bi silaba ia berdin zeuden. Bietan ez zen fusiorik gertatu, beharbada toponimoaren elementuak oso argiak zirelako eta haplologiaren ondorengoa ilunagoa gertatuko zitzaien hango hiztunei. Beraz, toponimoen gardentasunak eragotziko zuen haplologia gertatzea.

Baldobaso toponimoa

Gipuzkoako leku izen honen lekuko bakarra dago, XX. mendearen erdialdekoa eta Arrasateko toponimia liburuan dago, 261. or.:


 Toponimoaren lekuko zaharragorik ez dago baina izena aldatu ez bada, dituen bi elementuak erraz igartzekoak dira. Bukaeran baso izen arrunta dago eta hasieran baldo izena, lekukotza handia utzi ez duena:
baldo.
1. (Lar, H).
"Estaca" Lar. "(V, G), pieu. Id. phaldoa" H. "Baldo (Vc), baldoka (G), astilla grande" A. "(G-bet), estaca para sujetar tierras; también para formar cercos y setos" Zt. "Pedazo grande de madera, sobre la cual se trocea la leña a hacha. Aixkoria balduan sartuta dago" Elexp Berg. v. paldo.

1.1
"Zoquete, pedazo grande de tronco, de pan, etc." A. "Baldo, baldua, egurbaldo, ogibaldo, pedazo de madera, pan" Iz ArOñ.

2. "Gaznápiro, hombre torpe, zoquete" A.
Bi adierak egokiak izan daitezke, lehenengoan baldoz hesitutako basoa izendatuko zen eta bestean, baldo izengoitia zuen baten basoa litzateke. Beharbada, toponimo oso zaharra ez bada, lehenengoa litzateke egokiena, bestea baztertu gabe.

martes, 2 de mayo de 2023

Margolbe toponimoa

 Margolbe da Mendexako baso bat. Lekuko zaharrik ez dago eta horrek oztopatzen du etimologia egitekoa, esaterako, ematen du lotura duela Margola toponimoarekin. Hasiera berdina da, baina hemen lotura beste toponimo batekin proposatuko dugu, Malkorri toponimoarekin. Honetan malkar izena zegoela adierazi genuen, malkor aldaerarekin. Margolbe toponimoan ere hitz hori dago, baina aldaketa batzuk gertatu dira. Hasteko, alboko atzeko belarea ahostunduko zen, lk > lg. Gainera, metatesi bat kontsonante urkarien artean, l-r > r-l. Bilakaera osoa horrela gertatuko zen: malkor + -be  > *Malkorbe > *Malgorbe > Margolbe.

Diagoenatxa toponimoa

 Diagoenatxa da Arrasateko tontor baten izena. Toponimo hori Arrasateko toponimia liburuan dago eta baita ere Diagoena izeneko etxea:

Baserriaren XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
DIEGENA (prop.) ‘Garagarzako elizatea’, Arrasate
Toponimo honetan Diego antroponimoa dago, Diago toponimoan ere dagoena. Ondoren etxe izenetan ohikoak diren -(r)en + -a.
Diagoenatxa toponimoan aipatutako baserri izenaz gain atx, haitz izenaren sartaldeko aldaera eta artikulua daude.
Antroponimoaz badago informazio luzea J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval liburuaren 339-341. or.:
Diego (m.)
[...] Origen: En atención a los aspectos formales de este nombre, la hipótesis de Meyer-Lübke haciéndolo derivar de un apelativo griego DIDAKÉ «doctrina, enseñanza», posteriormente latinizado y masculinizado en el antropónimo DIDACUS (desde el que se explican satisfactoriamente todas las variantes de significante), viene siendo comúnmente aceptada (Piel 1948: 61; Díez Melcón 1957: 105; Floriano 1950: 282). Sin embargo, son de peso las objeciones que pueden hacerse a esta teoría: por un lado DIDAKÉ no se atestigua en las fuentes griegas y, dentro del ámbito románico, su área de difusión desde antiguo se circunscribe al ámbito exclusivamente hispánico, fundamentalmente en la mitad occidental peninsular (es más bien raro en Cataluña, aunque se documenta desde el X, RAC 224). Por ello, algún autor ha sugerido un posible origen ibérico para este nombre, en atención, además, al elemento final -KO frecuente en la onomástica indígena hispánica (Tagliavini 2, 389-390), aunque no se llega a precisar una raíz léxica indígena desde la que pudieran explicarse las variantes antroponímicas conocidas....