lunes, 12 de junio de 2023

Xane toponimoa

 Xane da Mungiako baserri bat. XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Jane [N, TO]
Jane (la casa de) [Achuri (cofradia de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Jane (la casa de) [Achuri (confradia de)], Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Jane (la caseria de) [Achuri (cofradia de)], Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.


Jane [N, NO]
Jane (Bauptista de) [Jane (la casa de)] [Achuri (cofradia de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Jane (Domingo de) [Ascao (calle de)], Bilbao, a.1704, FogVizcayaMs.
Jane (Domingo de) [Ynsausti (la casa de) (pr.n.res)] [Achuri (cofradia de)], Munguia, a.1704, FogVizcayaMs.
Jane hijo (M(a)r(ti)n de) [de Cathalina de Landaluze] [Jane (la caseria de)] [Achuri (cofradia de)], Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.

Mungian bertan bazen beste toponimo bat, bi lekukoren bitartez ezaguna:
Janena de Liti [N, TO]
Janena_de_Liti (la casa nueba de), Munguia (anteyglesia de), a.1799, FogVizcayaMs.

Janene [N, TO]
Janene (la casa de) [Achuri (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de), a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharrago bat dago Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:

Beraz, XVII. menderako deitura ongi finkaturik zegoen Mungian eta ziurrenik toponimoa zaharragoa zen.
Hiru izen daude aztertzeko, alde batetik Janena eta Janene, eta hauen bukaeran -(r)en eta artikulua daude, ohikoak etxe izenetan. Oinarrian Jan(e) dago, beste toponimoan dagoen izen bera. Hau antroponimoa litzateke, Joan hedatuagoaren aldaera, ziurrenik Joane aldaeratik abiatuz.

jueves, 8 de junio de 2023

Tozinaga toponimoa

 Tozinaga da Gatikako baserri bat. toponimo eratorri bat du, Tozinagako erreka, Gatika, Laukiz eta Loiun dagoena.
XVIII. mendeko lau lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Tocinaga [N, TO]
Tocinaga (el molino de) [Basaldua (barrio de)], Gatica, a.1704, FogVizcayaMs.
Tocinaga (el molino de) [Zurbanos (uarrio de)], Gatica, a.1796, FogVizcayaMs.
Tocinaga (la casa de) [Zurbanos (uarrio de)], Gatica, a.1796, FogVizcayaMs.
Tozinaga (el molino de), Gatica, a.1745, FogVizcayaMs.

Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bi lekuko daude, XVIII. mende hasierakoak. Beraz, lekuko hauekin ez dago aurrerapen datarik:

Toponimoaren hasiera oso nabarmena da, tocino erdal hitzarekin duen antza deigarria da. Baina beharbada hori guztia aldaketa baten ondorioa baino ez da. Toponimoa azaltzeko, metatesi baten beharra dago, bokalak aldatu zituena. Beraz, atzeranzko urratsa eginez, *Tizonaga berreskuratuko genuke. Hala bazen, toponimoa bi zatitan bana daiteke, azkena -aga atzizkia da eta aurrekoa, Tizon antroponimoa. Izen horretaz informazioa dago Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian, s. v. Tizón:

Antroponimo bera aztertutako beste toponimo batean dago, Tizunenea toponimoan, hain zuzen.

Igarroa toponimoa

 Igarroa da Aiako baserri bat.
XIX. mendeko lekuko bat dago 1864 urte inguruko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuaren 619. or.: Igarróa.
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko bat dago, 1579. urtekoa, Azpeitikoa, Aiatik 10-15 kilometrora dagoena:

Beraz, badago Igarroa izena, mendeetan iraun duena. Zaharra bada ere, analisia egiteko aldaketa bat beharrezkoa da, hasierako bokalari dagokiona. Hitz eta toponimo gutxi batzuetan u- > i- aldaketa gertatu da, horrela, Ibeltzaldeko iturria eta Iberondo toponimoetan hasierako hitza ur litzateke. Igarroa lehenago *Ugarroa izan zitekeen, uh- 'ur' + arro + -a. Ur hitzaren eratorri toponimiko askotan /g/ aurkitzen dugu, Ugalde, Ugarte...
Ugarro toponimoa badago Araban zein Bizkaian. Arabako Kuartango herrian badira hiru aurkintza, Ugarro, Ugarro de Abajo eta Ugarro de Arriba. Bizkaiko Elorrion badago Ugarro erreka eta aurkintza. Erreka baten izena Ugarro izateak ez du berezitasunik, bere analisia kontuan harturik.
Igarroa toponimoaren etimologiak ez du oztoporik, baina etxe horren kokapena ezagutuz, proposatutakoa baieztaturik gera liteke.

lunes, 5 de junio de 2023

Ballestegi toponimoa

 Ballestegi da Amorotoko baso bat. Toponimoaren lekuko zaharrak izan daitezkeenak daude Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo IV. (1514-1520) liburuaren 228. agirian, 1514. urtean:

... teniendo e poseyendo el dicho conçejo e vniversidad e vesinos de la dicha villa por suyo e commo suyo (interlineado: propio) el termino e monte llamado Ararriçaga, ques en Vallestegui, que cuyos aladannos son notorios y confinan por vna parte con los terminos e montes de Marquina e por la otra parte el monte de Anparan...
[...]
II. Yten, sean preguntados sy han notiçia e conosçimiento del monte llamado Ararriçaga, ques en Vallestegui, e de sus terminos que confina por vna parte con los terminos de Marquina, e por la otra con el termino llamado Anparan.
III. Yten, sy saben, cren, vieron, oyeron dezir quel dicho monte e terminos de Ararriçaga, de suso deslindado, es e son del dicho conçejo e vniversidad e vesinos de la dicha villa de Lequetio...
Toponimo eratorri bat, Ballestegigutxia, beste agiri batean dago, 225. agirian, 1514. urtean:
X. E luego, yncontinente, en presençia de nos, los dichos escriuanos, e testigos de suso nonbrados, estando presentes las dichas partes, los dichos partidores onbres vuenos dixieron que lo otro que quedaba por echar suertes de los dichos montes avian apeado e sorteado e sennalado; en que el dicho sennor pariente terçero lo confirmo e echo suertes, en que cupo a la dicha villa e vesinos e moradores della los montes vaxeros que se llamavan Vallesteguiguchia e Gurvistia, e dende avaxo, commo va el arroyo, hasta la casa e caseria de Ycaran hasta partir con los de Amoroto e Ycaran...
Azken toponimo honetan gutxi izenondoa dago, baita artikulua ere. Ballestegi izenean bi elementu daude, azkena hegi izena da eta aurrekoa, balezta hitza litzateke, Euskal Herriko hegoaldeko eremuan ballesta aldaera ere ezaguna da. Hitz honen eratorri bat, baleztari, Ballestarinea toponimoan dago, ballestari aldaera erabiliz.

Edrigosolo toponimoa

Edrigosolo deitura dago Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Guztira lau lekuko dira, Bizkaiko Areatza herrikoak, XVIII. mendearen bigarren erdikoak:

Lekukoetan deitura bada ere, toponimo bat zela argi dago. Deituraren sorburua pertsona bakarra izanik, ezin ziur izan toponimoaren kokapenaz, baina ziurrenik Areatza ingurukoa izango zen. Toponimoak bi elementu lituzke, Edrigo antroponimoa eta solo izen arrunta. Oso izen antzekoa dago K. Mitxelena eta A. Irigarairen Nombres vascos de persona lanean:
Edrigu Rodrigo: Edrigu de Villandran «Rodrigo de Villandran» Gar. Cc 79, LIV.
Dirudienez, antroponimo honen euskararen egokitzeak ez zuen arrakasta handirik izan, oso lekukotza urria izan zuelako. Edrigu orain ez da bakarra, Edrigosolo toponimoa ere dagoelako.

jueves, 1 de junio de 2023

Gabon izengoitia

 Erdi Aroko lekuko bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuaren 34. agirian, 1489. urtean:

Juan Gabon, su yerno, dies maravedis.
Gabon hitza ezaguna da, bi adiera nagusi ditu, gau on agurra eta Eguberriak. Bigarren honekin loturik legoke eta erabilera antroponimikoa izan zuen. Horretaz Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Gabon elementu antroponimikoa aztergaia da M. Gorrotxategi eta P. Salaberriren Euskal izendegia. Ponte izendegia liburuan, 119:
Erdi Aroko euskal izena eta Eguberri egunean etxean sartzen zirenak agurtzeko ibiltzen zen hitza, gaur egun adiera zabaldu bada ere. Hastapenean Gabon (Eguberri) egunean sortzen zirenei ezartzen zitzaiela irudi du.
Beraz, Eguberri egunean jaiotakoek jaso ohi zuten izengoiti hori. Lotura zuzena bada, hitz honen lekukotza data oso aurreratuko litzateke, Eguberriak adierarekin dagoen lehenengoa 1762. urtekoa delako.

Madina toponimoa

 Madina da Hernaniko etxe bat. Toponimo eratorri bat dago, Madinabeitia jauregia Oñatin. Azken herri honetan izango zuen sorburua izen honek, kontuan izanik XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Oñatiko Araotz auzokoak:

MADINA ALDEKOA (prop.)
MADINA-AZKOITIKO AUNDIA (MADINAZKOITI) (desh.)
MADINA-AZKOITIKO TXIKIA (MADINAZKOITITXO) (des.)
MADINA AZPIKO AUNDIA (desh.)
MADINA AZPIKO TXIKIA (pr.)
MADINA BEITI ((prop.)
MADINABEITI AZPIKOA (prop.)
MADINA-GARAIKO AUNDIA (prop.)
MADINA-GARAIKO TXIKIA (col.)
Lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira, Dokuklik web-gunean aurkituak, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Madina deituraren lekukoak aski goiz agertzen dira, 1539. urtetik ugariak direlako:

Toponimo hori ikusi eta berehala oso hitz antzekoa bururatzen da, Medina, toponimian ere agertzen dena, arabieraz 'hiri' delako. Espainian badira hitz hori duten herri batzuk, Medina Azahara (Kordoba), Medina Sidonia (Cadiz), Medina de Pomar (Burgos) eta Medinaceli (Soria). Batzuk ez daude Euskal Herritik urrun, Burgoskoa edo Soriakoa, hain zuzen. Hala ere, antza nabarmena bada ere, azalbide etimologikoa bestelakoa izango da. Koldo Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan hitz horrekikoak aipatzen dira, baina ez du loturarik ikusten: 

Etimologia beste alde batetik etorriko da, nahiz eta arabierazko hitz bat tartean izan. Horretarako beste toponimo bat beharrezkoa da, Las Badinas, Tafallakoa. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiko web orrian aipu bat jaso zuten Nafarroako Toponimia eta Mapagintza liburu bildumatik, XL, 114:
[...]
OBS.- Paraje al S.de la ciudad; depresión húmeda, con manantiales y juncales, cruzada por el "Barranco de las Badinas", afluente del Lavaco. Según J.M.Iribarren se denomina badina: 1) Charca o balsa formada en los caminos. 2) Embalse. 3) Remanso grande de agua. 4) Charco de agua cenagosa. 5) Cantidad excesiva de líquido extendido sobre una superficie. Proviene del árabe batén.
[...]
Hitz hori, badina, euskaran ere sartu zen:
badina.
Lago.
Desenbarkatrik badinaren berze aldeko erribran. Samper Mt 8, 28 (Hual lago, Ur itsaso).
Beraz, aldaketa bakarra gertatu zen, hasierako herskaria aldatu zen, beharbada hitz bereko sudurkariaren eraginez: b-n > m-n. Asimilazio hori aski ezaguna da euskaraz, mihi hitza *bini zaharrago batetik datorrelako. Dena den, batzuetan b- > m- bilakaera gertatzen da, beste sudurkari baten eraginaren beharrik gabe, horrela, Martolobaso toponimoaren oinarria Martolo antroponimoa da, Bartolo aldaera ezagunagotik sortua.
Bide batez, jarri den Las Badinas toponimoaren azalpenean datorren batén hitzaren mailegu zuzena dago euskeraz, patin hitzean:
patin.
1. (V-ger-ple-arr-oroz-m-gip; Zam Voc ). Ref.: A; EAEL 69.
"Aljibe, cisterna" A. "Pozo" Zam Voc. .
Aiñ luzaroan nire biotzak eukan patiña / dalako oso iya gelditu agorturik. AB AmaE 133. Alegeretu da patin tristea. Ib. 393. Patiñera juango nok, ur-ispilluban arpegija ikusten. Altuna 99. Sutik illinti bat edo patindik ur pitin bat ateratzeko. Ol Is 30, 14 (Ker patin; Dv, BiblE putzu). Ezer be ez dozu ura atarateko, eta patiña sakona da. Ker Io 4, 11 (Lç putzu). Leku harek oinarri sendo bako azpia izanik, patinari arrakalak eta emoiak egin jakozan. Baraia 77. Gero iturri hori agortu egin zan eta zihiporroko patina egin genduan. Ib. 79.
Beraz, arabiar jatorriko batén hitzetik bi hitz daude euskaraz, badina eta patin, ziurrenik biak erromantze batetik mailegatuak.