lunes, 21 de noviembre de 2022

Ballestarinea toponimoa

Ballestarinea da Hondarribiko baserri baten izena. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

BALLESTANEA (prop.), Arkolla ballara, Hondarribia

Lekuko zaharragoak eta berriak daude Onomasticon 23: Hondarribiko toponimia liburuko 169.-170. orrialdeetan:

Ballestarinea
Kontzeptua: Baserria
Iturriak: 1731: Ballestarienea E-7-II-29-6 (2. or.)
1737: Ballestariena (5. or.)/ Ballestarienea (12. or.) E-7-I-48-11
1785: Ballestarienea C-5-II-8-5
1787: Ballestarianea B-2-II-1-1
1848: Balles(t)areanea C-5-II-4-2
1857: Ballestaenéa Nomen. (41. or.)
1872: Ballestaenea Reg. 11 (233. or.)
1879: Bellestanea D-9-1-5
1891: Ballestaenea D-7-1-7
1927: Ballestanea C-5-II-12
1932: Ballestenea C-5-II-12
1945: Balestanea Amil. (458. or.)
1951: Ballestanea Amil. (56. or.)
1969: Ballestaenea Por. VIII (609. or.)
1978: Bastetena (el caserio es Ballestaenea) Por. VIII (613.or
1986: Ballestenea Ond. (156. or.)
1987: Ballestanea Hon. 16 (5. or.)
Toponimoan baleztari hitza dago, ondoren -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan. Oinarrian ballestari aldaera dago, Pirinioz hegoaldeko lurretan gehien agertzen den aldaera. Horrela, Arabako euskararen erakusgarri den Landucciren hiztegian "Yerba de ballestero, ballestarian berarra" dago, XVI. mendearen erdialdean egina.

No hay comentarios:

Publicar un comentario