viernes, 9 de mayo de 2025

Doneanzabal toponimoa

 Bizkaiko Garai herriaren inguruko toponimo honen lekuko bakarra dago, Archivo Foral de Bizkaia Sección Municipal. Documentación Medieval (1326-1520) liburuaren 4. agirian, 1487. urtekoan:

Otrosi, apropiaron e dieron e adjudicaron a los cofrades e bezinos de la foz e partida de Milicua e a sus consortes todo lo de dentro de los limites e linderos siguientes, es a saver: desde la punta de la egurza e monte biexo de la dicha foz e cofradia de Meliqua, que es en Lasiar, e dende al logar llamado Anaoco Helorria, e dende al sel llamado Dolara Urquiaga, el dicho sel fenezia avaxo, todo fasta al llogar llamado Doneanzaval e parte Garaygoya, dende fasta los terminos e montes e egurzas que se llama de la foz e partida de Meliqua, para que los ayan para si e sus cassas e casserias sin parte de otras perssonas algunas.
Nahiz eta lekuko bakarra izan, badirudi aldaketa gehiegirik jaso ez duela eta toponimoaren elementuak aski argiak dira, hiru elementu izan litezke, done + Joan + zabal. Muturretako elementuek ez zuten aldaketarik jasoko, baina bai erdikoak. bokalarteko /i/ galdu zelako eta baita hurrengo bokala, /o/. Ez dira gutxi Joan santu izenetik sortutako toponimoak, Jandoniane toponimoa bezala, baina honetan beste elementu bat dago, jaun + done + Joan(e).

miércoles, 7 de mayo de 2025

Landartegi toponimoa

 Landartegi da Altzoko aurkintza bat eta Oriako erreka bat. Lekuko zaharrik ez da eskuratu eta horrek izen bakarra uzten digu analizatzeko.
Toponimoak interpretazio bat baino gehiago izan dezake. Hiru elementuz osaturik izan daiteke, landa + arte + hegi. Horrela, ez zen beharrezkoa inolako aldaketarik. Baina bada beste aukera bat, Landarregi, Landerregi toponimoetan lander hitza oinarrian izan daiteke eta bera agertuko zen aztergai den toponimoan, lander + -tegi. Aldaketa bat beharrezkoa da, bigarren silabako bokala /a/ bihurtzea, bada bilakaera bat, eR > aR, sartaldean ezaguna, cf. barri : berri, eta abar. Baina Altzo ez dago eremu horretan eta horrek zailtzen du aldaketa hori. Gainera, etimologia hori egokia litzateke etxe baterako, baina ez aurkintza baterako.Hala ere, lehenago izan zitekeen eraikin bat, gero eraitsia, baina horren berririk ez dago.
Beraz, bi aukera etimologiko daude, gutxienez, lander hitzarenak baditu zailtasun batzuk, ez ezinezkoak eta gainera, ezaguna da euskal toponimian ale batzuk utzi dituela. Hala ere, eskura dauden datuetan oinarriturik, ezin erabaki sendorik hartu.

Karobiaga toponimoa

 Karobiaga da Irungo kale bat. Toponimo hori Gipuzkoakoa bada, Bizkaian ere izan zen Karobiaga, Archivo Foral de Bizkaia Sección Municipal. Documentación Medieval (1326-1520) liburuan hala aipatzen da, 11. agirian, 1510. urte ingurukoa:

Las casa de Martin de Orueta, el de Monditubar, por las heredades de Carobiaga y Luçar, seis marauidis biejos e vna blanca.
Bi toponimoek bi elementu izango zituzten, bukaeran -aga atzizkia eta oinarrian karobi hitz elkartua, kare eta hobi hitzez osatua. Ziurrenik tartean *karaobi bat izango zen baina aztarrenik ez da geratu eta XVI. mendearen hasieran bazen egun ezagutzen den hitz bera, karobi. Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lekuko zaharrena Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa, eta goian aipatutako lekukoa 235 urtetan zaharragoa litzateke.

lunes, 5 de mayo de 2025

Bardamendi eta Bardaola toponimoak

 Bardamendi da Zuiako tontor bat. Lekukoak oso berankorrak dira eta behin baino gehiagotan Bardomendi aldaera agertzen da, beharbada lehen elementuaren ezagutza galdu zelako. Hala ere, lekuko gehiago eta zaharragoak beharrezkoak dira toponimoaren ziurtasuna handitzeko.
Bardaola da Amurrio eta Orozkoko herrien arteko tontorra eta hegala, mazela. Beraz, Araba eta Bizkaiko toponimoa da. Lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira eta izen bera dago.
Bi toponimoek oinarri bera izan dezakete, barda hitza:

1 barda.
(V-m ap. A ; Lar, Mg PAbVoc, Añ, Hb, H) "Barda, [...] barda, abarra" Lar. "Bardia o zarbia, txusakia o garijia, ramillas de árboles o chamiza. Todas las cuatro voces son sinónimas" Mg PAbVoc. "Rama cortada; si es grande: adakia; si menor: abarra, barda" Añ. "(V-m), rama de árboles provista de otras pequeñas" A. Cf. LzG: "Barda, arbusto. ¿...? (Santa Cruz de Campezo). Barda, abarras; ramas delgadas (Apellániz). "...ciento y veinte y tres rs. por las suertes de barda" (LC Lopidana, 1778). "...dos suertes de bardas, once rs. y ocho mrs." (LC Ondátegui, 1706). Bardal, paraje cubierto de arbustos o árboles delgados (Toponimia en Apellániz)". Cf. parda.
Bidien bardapien egon ei-sen ollar eder bet. "Bajo unas bardas" (V-ger). JMB Mund II 152.
Ondoan dituzten elementuak oso ezagunak dira euskal toponimian, ola eta mendi hitzak, azkena oso ohikoa eta bestea egun erabiltzen da hainbat hitz eratorritan, burdinola hitza bezala.

Doñomendi toponimoa

 Doñomendi da Meñakako gailur bat. Izendegi ofizialean XVIII. mendeko lekuko batzuk daude, guztiak data berekoak, 1780. urtekoak eta guztietan izen bera dago, Doño. XX. mende bukaerakoetan Doñomendi agertzen da, egun den bezala. Toponimoak, beraz, bi elementu ditu, azkena mendi izen arrunta da eta oinarriko Doño hori antroponimoa izan zitekeen. Elementu horrek antz nabarmena du Duña toponimoarekin, azken hau Domina antroponimo emakumezkotik sortu bazen, Doñoren jatorria Dominus izenean izango zen, tarteko /i/ galduko zen azentuaren eraginez. Hau bilakaera erromantzekoa litzateke eta ziurrenik Erdi Aroan antroponimo hori mailegatu zen eta euskal lurretara heldu zen, Doñomendi toponimoak erakusten duen bezala.

viernes, 2 de mayo de 2025

Otsarainea toponimoa

Otsarainea da Arberatze-Zilhekoa udalerriko etxe bat. Lekuko zaharrena XV. mende hasierakoa da:

otsarrayn (1412)
ocsarrain (1820)
otxaraïn (1970)
[..]
otsarainea (-a) (2008)
Aipu etimologikoak Orpustanenak dira eta azkena, 2000. urtekoa, bere Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse-Navarre et Soule liburuan, 124. or.:
[...]
otsatz “chiendent” et otsarr “garance”, paronymes qui semblent dérivés de otso “loup” comme beaucoup d’autres noms de plantes dites “du loup” dans diverses langues, peuvent être proposés pour de rares noms qui s’expliquent aussi, comme d’autres dérivés ou composés, par otso (voir plus loin les noms d’animaux): 1170 hotsotz ou le nom bien mystérieux d’Ossas en Soule et de son domec (sans oublier que le mot “ousse” nomme des cours d’eau dans le béarnais voisin) 1337 ossas pour le premier; plus reconnaissables peut-être en Soule ocharanco à Mendy, le nom d’Osserain et de son domec 1186 ossran au Censier ostau dossaraynh, et les domonymes d’Arbératz en Mixe 1350 ocharrayn echartea et 1412 otssarrayn (actuellement “Oxarain Etchartia” et “Ocharagnia”)
[...]
Azken lekukoetan dardarkaria aldatu bada ere, lekuko zaharretan Otsarrain agertzen da eta hori izango da analizatuko den izena. Dardarkariaz gain, artikulua jaso du eta baita paragoge bat ere, inguru horretako toponimo ugaritan gertatu den moduan, hala nola, Uztarroze, Nabaskoze...
Toponimoaren bukaeran -ain atzizkia dago eta bere oinarrian antroponimo bat, ozar hitzaren sarreran Erdi Aroko lekuko batzuk daude:
ozar.
Etim. Para su posible origen en (h)or 'perro' + za(h)ar, v. FHV 294.
Onom.: Filius eius Exemen Fortunionis et Ossarra. (1115) Arzam 385. Ferme Don Oxarra. (1130) Ib. 385. Don Garcia Ocharra. (1180) Ib. 385.
[...]
Antroponimo bera Otsarramendi toponimoan omen dago eta toponimoaren lekukoetan <ts> afrikatua dago. Beharbada, baina hau ez da ziurra, grafia hori otso izenaren eraginez gertatua da, edo Otso(a) antroponimoarenaz. Edonola ere, toponimo honen hasierako elementua aipatutako antroponimoa litzateke.

Egurbide toponimoak

 Egurbide da Bizkaiko herri batzuetako toponimoa. Arrankudiaga-Zollon baso batek Egurbide izena du eta berdin gertatzen da Zeberion. Zornotzan, aldiz, Egurbide da baserri bat. Azken honen XIX. mendeko lekuko batzuk daude, guztiak 1862. urtekoak: Egurbidi, Egurbide, Egurbide, Egurbide, Egurvide eta Egurvide.
Toponimo hauetan egur-bide hitz elkartua dago:

EGUR-BIDE. a) (S ap. Lrq; Lar, H, A Apend). "Sendero (Fuero de Durango)" A Apend. "Sentier de transport de bois de chauffage, non carrossable" Lrq.
b) "Monte amojonado con destino al servicio del pueblo, es decir, aquél del cual todo vecino podía extraer para su casa leña que en cada año hubiera menester (Labayru Historia IV 558)" DRA.
Hitza Bizkaian ezaguna zen eta hori islatzen da Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanean:
Airlesa: 1607, egurbide, término y regato de la zona de Zuazo.
Alzaga: 1607, egurbide entre Aperribay y Bengoeche; monte, zona de Vugu.
Arecha-Arragoa: 1607, Egurbide.
Artola: Barrio, -1607- egurbide y camino que va desde éste al barrio de Leguinas en Larrabezúa; -1638- molino; heredad de Artola.
[...]
XVII. mendeko agiri batean Galdakaoko toponimo ugari aipatuak dira, egurbide zirela adieraziz.