lunes, 5 de mayo de 2025

Doñomendi toponimoa

 Doñomendi da Meñakako gailur bat. Izendegi ofizialean XVIII. mendeko lekuko batzuk daude, guztiak data berekoak, 1780. urtekoak eta guztietan izen bera dago, Doño. XX. mende bukaerakoetan Doñomendi agertzen da, egun den bezala. Toponimoak, beraz, bi elementu ditu, azkena mendi izen arrunta da eta oinarriko Doño hori antroponimoa izan zitekeen. Elementu horrek antz nabarmena du Duña toponimoarekin, azken hau Domina antroponimo emakumezkotik sortu bazen, Doñoren jatorria Dominus izenean izango zen, tarteko /i/ galduko zen azentuaren eraginez. Hau bilakaera erromantzekoa litzateke eta ziurrenik Erdi Aroan antroponimo hori mailegatu zen eta euskal lurretara heldu zen, Doñomendi toponimoak erakusten duen bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario