Karobiaga da Irungo kale bat. Toponimo hori Gipuzkoakoa bada, Bizkaian ere izan zen Karobiaga, Archivo Foral de Bizkaia Sección Municipal. Documentación Medieval (1326-1520) liburuan hala aipatzen da, 11. agirian, 1510. urte ingurukoa:
Las casa de Martin de Orueta, el de Monditubar, por las heredades de Carobiaga y Luçar, seis marauidis biejos e vna blanca.Bi toponimoek bi elementu izango zituzten, bukaeran -aga atzizkia eta oinarrian karobi hitz elkartua, kare eta hobi hitzez osatua. Ziurrenik tartean *karaobi bat izango zen baina aztarrenik ez da geratu eta XVI. mendearen hasieran bazen egun ezagutzen den hitz bera, karobi. Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lekuko zaharrena Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa, eta goian aipatutako lekukoa 235 urtetan zaharragoa litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario