Landartegi da Altzoko aurkintza bat eta Oriako erreka bat. Lekuko zaharrik ez da eskuratu eta horrek izen bakarra uzten digu analizatzeko.
Toponimoak interpretazio bat baino gehiago izan dezake. Hiru elementuz osaturik izan daiteke, landa + arte + hegi. Horrela, ez zen beharrezkoa inolako aldaketarik. Baina bada beste aukera bat, Landarregi, Landerregi toponimoetan lander hitza oinarrian izan daiteke eta bera agertuko zen aztergai den toponimoan, lander + -tegi. Aldaketa bat beharrezkoa da, bigarren silabako bokala /a/ bihurtzea, bada bilakaera bat, eR > aR, sartaldean ezaguna, cf. barri : berri, eta abar. Baina Altzo ez dago eremu horretan eta horrek zailtzen du aldaketa hori. Gainera, etimologia hori egokia litzateke etxe baterako, baina ez aurkintza baterako.Hala ere, lehenago izan zitekeen eraikin bat, gero eraitsia, baina horren berririk ez dago.
Beraz, bi aukera etimologiko daude, gutxienez, lander hitzarenak baditu zailtasun batzuk, ez ezinezkoak eta gainera, ezaguna da euskal toponimian ale batzuk utzi dituela. Hala ere, eskura dauden datuetan oinarriturik, ezin erabaki sendorik hartu.
miércoles, 7 de mayo de 2025
Landartegi toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario