2026(e)ko urriaren 9(a), ostirala

Perotxezar antroponimoa

 Antroponimo honen lekuko bakarra dago Gipuzkoako XV. mendeko testu batean, 1445. urteko agiri batean, Idiazabalen egina:

D'esto son testigos que fueron presentes rogados e llamados para esto: Matheo de Salsamendy, carpentero, e Perochecarr d'Elorca e Joan Peres, fer[r]ador, e otros.
Sarrera honetan testuaren interpretazioa egin egin, aldaketa txiki batekin, testuko <c> dena <ç> zelakoan gaude. Horrela, antroponimoak bi elementu izango zituen, bukaerakoa zahar adjektiboa eta oinarrikoa antroponimo hipokoristiko bat, Perotxe. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen da, lekuko bakarra emanez, 211. or:
Perotxe (Pero): Peroche Marroquin de Otañes (XV. m., LGS, 311).
Beraz, Salaberrik aurkitutakoari beste bat gehitu dakioke, mende berekoa baino apur bat zaharragoa, Salaberrirena 1475. urte ingurukoa delako.

2026(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Arimasagasti toponimoa

 Arimasagasti da Idiazabalgo bost toponimoren oinarria: Arimasagastiaundia, Arimasagastiberria eta Arimasagastitxikia baserriak eta Arimasagastiko zubia. Azkena, Arimasagastierrotea etxea da. Ziurrenik, toponimoaren lekuko zaharrena dago Gipuzkoako XV. mendeko testu batean, 1445. urteko agiri batean, Idiazabalen egina:

E por que esto es verdad e sea firme e non venga en dubda rogamos e mandamos a vos Lope Martines d'Arymasagasty, escrivano público por nuestro señor el Rey en la villa de Segura e en la Merindad de Guipúzcoa, que estades presente, que fagades o mandedes faser esta carta e la signedes con vuestro signo e le dedes al dicho nuestro procurador.
[...]
E yo el dicho Lope Martines d'Arimasagasty, escrivano público sobre dicho que fuy presente a todo lo que dicho es en uno con los dichos testigos, e por ende, por ruego e otorgamiento de la dicha vesindat, escriví esta carta e fis en ella este mio signo acostunbrado en testimonio de verdad.
Lekuko hauek ia 600 urte bete dituzte eta toponimoa aldatu gabea da. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran sagasti hitza, nahiko arrunta toponimian baina oinarrikoa da interes handiena duena, arima izena dagoelako. Nahiz eta oso lekuko zaharra izan, Erdi Arokoa, ez da zaharrena, XIV. mendeko Pater Noster txikian dagoelako, baina bigarrena da, dirudienez. Bide batez, aipagarria da Orotariko Euskal Hiztegiko informazioa hitz honen gipuzkeraren erabileraz:
En guipuzcoano, la forma predominante en toda la tradición es anima; antes del s. XX hay arima sólo en Iztueta (C 241) y Zabala (Gabon 82); desde la segunda mitad del s. XX, arima aumenta algo su frecuencia en los textos de este dialecto. 
Idiazabalgo lekuko honek erakusten du oso garai zaharrean arima bazela gipuzkeran, beharbada gerora anima orokortu zen.
Toponimoaren analisi linguistikoa erraza da, baina interpretazioa ez, ezin jakin zergatik sagasti hari arima hitza gehitu zioten.

2026(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Trukuzano toponimoa

 Trukuzano da Ataungo zazpi toponimoren oinarria:

Antonen egileorra
Trukuzanoko bordea o Antonen illorra: (= la borda de Trukuzano). (= el redil de Anton). Fue redil de Anton de Pilipenea y hacia 1880 fue convertido en borda.
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Trukuzano
    Erreferentzia: 16. karp. 093. zk. 7099 erreg.

Trukuzano
Trukuzano: (= Truke-saroi-no, sitio de sel de trueque o cambio). 1553 “sel y asiento no amojonado llamado Trucusorano”. 1652 “Trucuzurano”. 1694 “Trucusaore”. 1769 “Truquesaroi”. 1792 “Trucusano”.
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Trukuzano
    Erreferentzia: 16. karp. 114. zk. 7121 erreg.

Trukuzanoko bordea
Trukuzanoko bordea o Antonen illorra: (= la borda de Trukuzano). (=el redil de Anton). Fue redil de Anton de Pilipenea y hacia 1880 fue convertido en borda.
    Izaera: borda
    Kokalekua: Trukuzano
    Erreferentzia: 16. karp. 093. zk. 7098 erreg.

Trukuzanoko estradea

Trukuzanoko estradea: (= la estrada de Trukuzano).
    Izaera: estrata
    Kokalekua: Trukuzano
    Erreferentzia: 16. karp. 094. zk. 7100 erreg.

Trukuzanoko lepoa
Trukuzanoko lepoa: (= el collado de Trukuzano).
    Izaera: lepoa
    Kokalekua: Trukuzano
    Erreferentzia: 16. karp. 054. zk. 7056 erreg.

Trukuzanoko txuloa
Trukuzanoko txuloa: (= la hondonada de Trukuzano).
    Izaera: zuloa
    Kokalekua: Trukuzano
    Erreferentzia: 16. karp. 059. zk. 7062 erreg.

Trukuzanosoro
Trukuzano soro: (= heredad de Trukuzano). 1744 Erroondo “heredad en el término llamado Trucuzano pegante a la peña de Mortumoral”.
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Trukuzano
    Erreferentzia: 16. karp. 100. zk. 7106 erreg.
Trukuzano izena egonkorturik agertzen bada ere, lehen lekukoak ezberdinak dira, interesgarriena zaharrena da, Trucusorano (1553), hauxe izan daiteke jatorrizkotik hurbilen dagoen izena. Bi elementuz sortutako toponimoa da, bukaeran *sorano dago, sora- da sororen eratorpen aldaera eta ondoan -no atzizki txikigarria dago. Oinarrikoa turko hitza izan daiteke, truku aldaera erabiliz:
turko.
1. (L, BN, S ap. Lh ; Ht VocGr 435, Lar, Dv, H), turk, turku, truko (Urt) Turco; p. ext., musulmán.
Turkoene toponimoaren oinarria izan zitekeen eta etnonimoaz gain izengoitia izan zitekeen, eta gainera, beste adiera bat zeukan, lehenengotik eratorria:
2. (Persona) cruel, insensible. "Atrocissimus, [...] gehien truko dena, gehien gogor dena" Urt III 31. "(Adj.), dur, barbare, turc" Dv.
Azkenik, beste azpiadiera batekoa ere egokia izan liteke:
2.2
"Turko, túrkua, (el) que es muy suyo y no hace caso a nadie" Iz ArOñ.
Bide batez, hemen aurkeztutako etimologia zuzena bada, turku hitzaren lekuko zaharrena litzateke, Orotariko Euskal Hiztegian dagoena Leizarragarena, 1571. urtekoa, beraz, ia hogei urte lehenagokoa.

Amurdi toponimoa

 Amurdi da Bizkaiko eta Gipuzkoako toponimoa. Azken lurralde honetako Bergarako herrian basoa da. Bizkaiko Elorrion baserria eta aurkintza da eta Amurdipe toponimo eratorria dago, hau ere aurkintza.
Bergarako euskara web gunean Amurdi toponimoaren informazioa dago, tartean lekuko zaharrak. XIX. mendearen hasieratik ezagutzen dira bi lekuko zahar, Amurdi (1802) eta Amurdialde (1813).
Bizkaiko toponimoaren lekukotza zaharragoa da, baina urte gutxigatik, XVIII. mende bukaerako bi lekuko daudelako Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Amurdia [N, TO]
Amurdi (la caseria de) [Berrio (barrio de en la cofradia de Arguinetta)], Elorrio, a.1796, FogVizcayaMs.
Amurdia (la casita nueba de), Elorrio, a.1798, FogVizcayaMs.
Amurdi izenak gogorarazten du beste izen bat, Amordiko tontorra toponimoa, Arrasate eta Oñatiren arteko bizkarra, hegia. Honetarako hitz eratorri bat proposatu genuen, *amordi, harmora izenaz eta -di atzizkiaz osatua. Ezberdintasun txiki bat dago bi toponimoren artean, erdiko bokala, beharbada bokal asimilazioa gertatu zen, o-i > u-i.
Dirudienez, *amordi hitzaren erabil-eremuan sartaldekoa zen, hangoak direlako ezagutzen diren lekuko toponimiko guztiak.

2026(e)ko urriaren 2(a), ostirala

Txuan edo Txuanena toponimoa

 Txuanena da Arrasateko etxe bat. Arrasateko toponimia liburuan dago eta baita ere Txuan, badirudi bi izenek toponimo bera izendatzen zutela:


Izen hauek ez dute zailtasun handirik, Batak antroponimo huts bat du eta besteak, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian antroponimo bat, kasu honetan hipokoristiko bat, Txuan, Juan antroponimoaren hipokoristikoa. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan ere agertzen da, 60. or.:
Hor aipatzen da Oñatiko Txuanena toponimoa, Arrasateko berdina eta etimologia bera litzateke. Beraz, oraingo bi dira Txuan hipokoristikotik sortutako toponimoak, bi herriak elkarrengandik hurbilak dira.

2026(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Txamonaenea toponimoa

 Txamonaenea da Getariako kale baten izena. Lekuko zaharrik ez da eskuratu eta, beraz, azterketa oinarritutako egungo izenean.
Toponimoak hiru elementu lituzke, bukaeran genitiboa eta artikulua, azkenik, oinarrian antroponimo bat, emakumezkoa, *Txamona. Hipokoristikoa dela ematen du, agian Ramona antroponimoarena. Izen honen bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendetik lekukoak aurkitzen dira, ez da oso erabilia izan baina aztarrena utzi zuen:

Beste aukera bat litzateke amona hitzetik sortua izatea: Amona > Txamona. Hasierako fonema horrek ezaugarri txikigarria ematekoa zen, Txantonsolo toponimoan Txanton hipokoristikoa dago, Anton antroponimotik sortua den bezala. Dena den, gure ustez egiantzekoena da Ramona > Txamona bilakaera izatea toponimo honetan.

2026(e)ko irailaren 29(a), asteartea

Lakristegi toponimoa

 Lakristegi da Eskoriatzako baserri bat. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenak XIX. mendearen erdialdekoak dira, Madozen hiztegitik jasoak: Lacristegui Mayor eta Lacristegui Menor.
Lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira, Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta aipatutako mendearen azken hamarkadetatik lekukoak daude:

Lekukoak herri berekoak izanik, toponimoa dugu hemen, aldaketarik gabe. Beraz, 400 urte baino gehiago ditu aipatutako toponimo honek eta ez du aldaerarik, antza. Hala ere, kr fonema taldea ez da batere ohikoa euskaraz eta horrek adieraz lezake aldaketaren bat gertatu dela, sinkopa bat agian. Horrela izan bazen, lehenagokoa litzategi *Lakiristegi eta izen berreraiki honetan bi elementu aurki ditzakegu, bukaeran -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan. Oinarrian *Lakiriz genuke, patronimiko baten antza duena eta antroponimo egokia Lakide izan liteke, Lakide toponimoan dagoena. Beraz, bi aldaketa gertatuko ziren. Batetik bokalarteko d > r, bilakaera hau ezaguna da gipuzkeraren eremuan, baina Eskoriatza ez dago horren barruan. Dena den, beharbada aldaketa erraztuko zen hurrengo herskaria horzkari ere delako, eta disimilazio bat gerta zitekeen. Beste aldaketa aipatua izan da, sinkopa bat. Bi aldaketak ez dira ohikoak, baina beharbada toponimoaren luzerak erraztuko zituen. Bitxia da aldaketak hauek hain goiztiarrak izatea, XVI. menderako gertatuak zirelako.