lunes, 4 de noviembre de 2024

Istinga toponimoa

 Istinga da Azpeitiko baserri bat. Gipuzkoako beste hiru herritan badira Istinga duten toponimoak, Istingaerreka Arrasaten, Istingagorri aurkintza Antzuolan eta Istingagorrieta aurkintza Legazpin. Aurkitutako lekuko zaharrena XIX. mendearen erdialdekoa da, Azpeitiko Istinga (1857). Interesgarria da nabarmentzea Istingagorrieta toponimoaren lekuko batzuetan Istingorrieta aldaera agertzen dela, ziurrenik haplologia gertatu da.
Toponimo hauetan istinga izena dago:

1 istinga.
1. (V-ple-arr-oroz-gip, G; vEys, H), istingia (vEys, H), istingi (V-gip), iztinga (V-gip, G-azp; T-L), iztingia (V-gip), estinga (V-gip), eztinga (V-gip). Ref.: A; EI 127; Iz ArOñ (iztinga), UrrAnz; Elexp Berg (istingi); ZestErret .
Pantano, cenagal; charca. "Lac" T-L.
Aurrera biarrian / iztingan listuak. Ud 120. Istinga edo ur putzu txiki baten eta itsaso neurtezgarriaren artean dagon banaita. Etxeg EE 1883b, 552. Eguzkiak zingira, iztinga, iztoki, oxin eta ur geldietatik edoski ta zurrut egiten dauzan kutsu guztiak. Larrak EG 1959 (3-6), 204. Istingak idortu eta eguzkiak lurra pitzatzen duenean. Ibiñ Virgil 103. Istinga iritsi-ezinekora daramaten hutsune maltzurrak. MEIG IX 129. (en colab. con NEtx)
Interesgarria da Istinga toponimoaren balizko lotura Gipuzkoako beste leku izen batekin, Estanga toponimoarekin. Istingaren kasuan toponimoak badu euskal hitz bat ederki egokitzen zaiona, bestean ez, baina bi toponimoek antzeko adiera izango lukete, "ur bildua". Hala ere, bi hitzen antzak ezberdintasun batzuk baditu, larriena erdiko bokala litzateke, batek /a/ du eta besteak /i/, batzeko zaila. Hasierako bokalak nahiko hurbilak dira, istingaren aldaera batzuek /e/ bokala badute eta, azkenik, kontsonanteak berdinak dira. Beraz, litekena da lotura izatea bi hitz hauetan, gainera, Istingaren lekukotza nahiko berria da, hitzarena XIX. mendearen bigarren erdialdekoa baina Estangarenak askoz zaharragoak dira, hala ere, azken toponimo honek ez du euskal hitz egokirik.

miércoles, 30 de octubre de 2024

Estanga toponimoa

 Estanga da Abaltzisketako bazter-auzo bat. Hiru baserrik dute Estanga izena herri horretan: Estangabarrena, Estangagoena eta Estangaundia. Hauetako biren XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Abaltzisketako Gaintza alde auzoan:

ESTANGA BARRENA (XOTERA) (desh.)
ESTANGA GOENA (prop.)
Lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira, Dokuklik web-gunekoa, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan aurkitua. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta ugariak dira Estanga dituraren lekukoak aipatutako mendean:

Toponimoa ez da aldatu azken mendeetan eta izena bakarra dago analizatzeko, Estanga. Lotura beharbada egin daiteke oso erabilera gutxiko hitz batzuekin, estankatu eta estanku hitzekin, hain zuzen. Hitz hauek lotura dute gaztelaniazko estanque izenarekin, estancar aditzetik sortua:
estancar
Del lat. vulg. *extancare, y este del celta *ektanko 'fijar, sujetar'; cf. tancar.
1. tr. Detener y parar el curso y corriente de un líquido. U. t. c. prnl.
Estanque izenaren adiera nagusia erabilera toponimikorako egokia izan daiteke:
1. m. Balsa construida para recoger el agua, con fines utilitarios, como proveer al riego, criar peces, etc., o meramente ornamentales.
Abaltzisketako toponimoa Gorrotxaga erreka ondoan dago eta, beraz, sinesgarria da uste izatea han lan batzuk egin zituztela ura biltzeko.
Inoiz izan bada *estanga izena estankatu aditzetik sor zitekeen, edo agian estanque mailegutik.

Belarroa toponimoa

 Belarroa da Etxebarriko baserri bat, egun aurriak baino ez daude. Toponimo eratorria du, Belarrotxabolaldea basoa. Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrena XVIII. mende hasierakoa da, Belarroa (1704).
Mende bat zaharragoak diren lekukoak aurkitu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Toponimoa, deitura bihurturik, erabili zen mende batzuetan:

Toponimoa, beraz, aski zaharra da eta ez du aldaerarik erakutsi. Etimologiari dagokionez, normala da uste izatea hasieran belar izena dagoela, Auñamendi Eusko Entziklopediaren Belarro sarreran egiten duten bezala. Baina sartaldeko euskaran bedar aldaera ohikoa da, baita berar ere. Gainera, azken elementua azaldu gabe geratu da, bukaerako -a artikulua izan daiteke. Oinarria belar ez bada, antzeko hitz bat izan daiteke, beharbada bele hegazti izena, bela- eratorpen aldaera erabiliz. Hala bazen, bigarren elementua arro izena ongi egokituko litzateke. Beraz, bela- 'bele' + arro + -a, "Beleen arroa".

lunes, 28 de octubre de 2024

Semoroa toponimoa

Semoroa da Ataungo baserri bat. Euskaltzaindiaren web-gunean Ataungo toponimia sailean Semoroa toponimoa dago eta baita ere toponimo eratorri batzuk, Semorobarruti, Semorobarrutiko oilategi-oroia, Semoroko egileor-oroia eta Semorotxikioroia. Guztiak nahiko berriak dira eta interes handiena duena Semoroa bera da:

Semoroa
Semoroa: (= la casa de Semoro o Semoroiz). 1528 “Miquela de Semoroiz” en Echarri Aranaz. 1596, casa “Semoroitegui”. 1609 “casa llamada Semoroiz”. 1641 “Semorozessea”.
    Izaera: etxea
    Kokalekua: Kiñu zearra
    Erreferentzia: 12. karp. 354. zk. 5555 erreg.
Lekuko zaharrena Semoroitegui da, baina ziurrenik, hurrengo beste bi lekukoak kontuan hartuz, *Semoroiztegui izango zen. Hurrengo beste lekukoak dira "casa llamada Semoroiz" (1609) eta Semorozessea (1641). Nabaria da toponimoa mende horretan finkatu gabe zegoela, batean -tegi, bestean ezer ez eta azkenean etxe erabili zirelako. Semoroiz, aldiz, argia da eta eta lekuko hauetan iraunkorra, nahiz eta ezberdintasun batzuk agertu. Semoroiz patronimikoa litzateke, toponimo bihurtua eta oinarrian Semero antroponimoa izango zen. Semero izena beste bitan ikertu da blog honetan, Semerola eta Semeronea  toponimoetan.
Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Semero antroponimoaren gaineko informazioa dago eta lekuko zaharrenak hauek dira:
semero berascoiz (1000-1100 [1881])
jaun semero de gorriz (1109 [1881])
azari et sanso semeroiz (1111 kop. [1968, 1990])
Azkena patronimikoa da eta Semeroiz dago eta Ataungo Semoroiz, bokal asimilazio baten ondorengoa da: e-o > o-o.
Egungo izena, Semoroa, aldatu zen, patronimikoaren atzizkia galdu zuen eta artikulua gehitu. Hau bitxia da eta beharbada toponimoaren finkapen ezak lagunduko zuen, baina XVII. mendeko lekuko gehiago ez dago eta ezin jakin aldaketa noiz izan zen.

Lazuen deitura

 Lazuen deiturak ez du erabilera handirik Espainiako nazio estatistika institutuaren web-gunean ageri da, lekuko gutxi dituena, batik bat Kantabrian:

Deitura horrek gogorarazten du beste bat, Lasuen, askoz pertsona gehiagok duena, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan:
Bizkaian bazen Lasuen toponimoa, gerora deitura bihurtua eta bien lekuko zaharrak daude, XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Lasuen [N, TO]
Lasuen+ (la casa de) [Mendibil (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen+ (la caseria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen_de_Suso+ (la caseria de) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen_de_Iuso+ (la caseria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen_de_Yuso+ (la caseria de) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.


Lasuen [N, NO]
Lassuen (Juan de Garita_Onaindia y) [Yburuch (el molino de)] [Ariola (termino de)], Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Lassuen (Juan de), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Lasuen (Ana de) [Lasuen (la casa de)] [Mendibil (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen (Dom(ing)o de) [Gazaga_Onandia (la caseria de)], Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen (Dom(ing)o de) [Gazagaonaindia (la casa de)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen (Domingo de), Zaldua, a.1799, FogVizcayaMs.
Lasuen (Domingo de) [Eytua (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen (Fran(cis)co de) [Garita_Goitia (la caseria de)], Zaldua, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen (Juan de Garitagoitia y), Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen (Martin de) [Lasuen (la casa de)] [Mendibil (cofradiad e)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Lasuen (P(edr)o de) [Rio (calle del)], Elorrio, a.1641, FogVizcayaMs.
Lasuen (ynquilino) (Manuel de) [Ocango (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen Batarrita (Juan de) [Besuben (la caseria de)] [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen fiel sindico (Juan de Garita_Goitia y) [Urquiza_Zaldua (la casa nombrada)], Zaldua, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen uiuda (Maria de) [Sarri_Amaza (la caseria de)] [Sarria (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lasuen y Lariz (M(a)r(ti)n de) [Lasuen (la caseria de)] [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen y Lariz (M(a)r(ti)n de) [Lasuen_de_Iuso (la caseria de)] [San_Lorenzo (cofradia
de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lasuen y Sarri_Amaza (Marina de) [Vidarte (la casa nombrada)] [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko ugarietan ez da inoiz Lazuen aldaerarik agertu baina aurreko mendeetako lekukoak bilatu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bietakoak agertzen dira, Lasuen eta Lazuen, baina lehenaren deituraren lekukoak askoz gehiago dira eta leheneagokoak, XVI. mendetik hasi:
Lazuen geroagokoa da, hala ere ez da askoz geroagokoa, eta lekuko askoz gutxiago ditu:
Bi irizpideak kontuan izanik, nabaria da Lasuen > Lazuen gertatu zela. Ziurrenik txistukarien neutralizazioaren eraginez eta badirudi XVII. mende hasieran aztarren batzuk bazirela. Beraz, garai hartan Lazuen deitura sortu zen baina euskal lurretan ez zuen lortu aurrera egitea, Lasuen baino ez delako. Kanpoan, aldiz, bere bidea, txikia bada ere, egin zuen eta horrela daude deitura hori duten ehun pertsona inguru.
Azkenik, Lasuen toponimoaren etimologiak ez du zailtasun berezirik, bi elementuz osaturik baitago, lats eta (g)une, uen aldaera erabiliz.

viernes, 25 de octubre de 2024

Intsusu toponimoa

 Intsusu da Soraluzeko aurkintza bat. Gainera, herri berean bada izen bereko erreka bat. Lekuko zaharrik ez du, zaharrenak XX. mende bukaerakoak direlako, Intxusu (1992, 1993).
Intsusuk antz handia du Intsusadi toponimoarekin, eta litekeena da hasierako elementu bera izatea, intxusa landare izena. Baina beste elementuren bat bada, bukaerako bokalak salatzen duen bezala. Bi aukera daude, bi atzizkik dute bukaera hori, -tsu eta -zu, ondoren txistukari disimilazioaren eraginez azken txistukaria galdu zen eta oinarriko azken bokala galdu zen.

Karkizao toponimoa

 Karkizao da Elgoibarko baserri baten izena, gaztelaniaz Carquizano da. Izendegi Geografiko Ofizialeko lekuko zaharrenak XV. mendearen erdialdekoak dira, Carquizano (1451, 1452, 1462...). Sudurkari gabeko aldaera XX. mende hasieran jasoa da, Karkizao. Toponimoaren aldaera horrek erakusten du oso zaharra dela, beharbada Erromatar Arokoa, -ano atzizkia duelako, Urdiano toponimoa bezala. Toponimo hauek askotan herri izenak dira, baina beste askotan jatorrian ziren bezalatsu geratu dira, baserri bat edo antzinako villa bat izendatzeko erabiliak.
Analisi etimologikoari dagokionez, atzizkia zein den ikusi ondoren aurreko elementuaren txanda da, antroponimo bat izan ohi dena baina toponimoak berezitasun batzuk baditu, txistukaria izan daiteke latineko sudurkari baten euskal ondorengoa edo latinaren barruko bilakaerarena. Ezaguna da aldaketa batzuk izan zirela, tartean ti > z, latinaren barruan gertatua. Beste berezitasuna herskariei dagokie, berdinak direlako eta horrek batzuetan salatzen du asimilazio bat gertatu dela. Hala izan bazen garai batean bi herskari ezberdin zeuden eta batak bestea asimilatu zuen. Aukera bat da bigarrenak lehenari eragitea eta ondoren biak berdintzea. Balizko bi aldaketak kontuan izanik, antroponimo bat bilatu da eta egokia izan daitekeen izen bat Tarquitius izan daiteke. Hispania Epigraphica web-gunean bilaketa eginez, Tarquitius antroponimoaren lekuko bat aurkitu da, Katalunian:

T(itus) Fisevius T(iti) l(ibertus) / Pamphilus / T(itus) Fisevius T(iti) l(ibertus) Eros / Iuventia |(mulieris) l(iberta) Prima / C(aius) Tarquitius (...)
Hala izan bazen hasierako toponimoak ibilera luzea egingo zuen gaur egunera arte, nahiz eta toponimoa, antza, aspaldi finkatua zen: Tarquitius + -ano > *Tarquitiano > *Tarkizano > Karkizano > Karkizao.