Semoroa da Ataungo baserri bat. Euskaltzaindiaren web-gunean Ataungo toponimia sailean Semoroa toponimoa dago eta baita ere toponimo eratorri batzuk, Semorobarruti, Semorobarrutiko oilategi-oroia, Semoroko egileor-oroia eta Semorotxikioroia. Guztiak nahiko berriak dira eta interes handiena duena Semoroa bera da:
SemoroaLekuko zaharrena Semoroitegui da, baina ziurrenik, hurrengo beste bi lekukoak kontuan hartuz, *Semoroiztegui izango zen. Hurrengo beste lekukoak dira "casa llamada Semoroiz" (1609) eta Semorozessea (1641). Nabaria da toponimoa mende horretan finkatu gabe zegoela, batean -tegi, bestean ezer ez eta azkenean etxe erabili zirelako. Semoroiz, aldiz, argia da eta eta lekuko hauetan iraunkorra, nahiz eta ezberdintasun batzuk agertu. Semoroiz patronimikoa litzateke, toponimo bihurtua eta oinarrian Semero antroponimoa izango zen. Semero izena beste bitan ikertu da blog honetan, Semerola eta Semeronea toponimoetan.
Semoroa: (= la casa de Semoro o Semoroiz). 1528 “Miquela de Semoroiz” en Echarri Aranaz. 1596, casa “Semoroitegui”. 1609 “casa llamada Semoroiz”. 1641 “Semorozessea”.
Izaera: etxea
Kokalekua: Kiñu zearra
Erreferentzia: 12. karp. 354. zk. 5555 erreg.
Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Semero antroponimoaren gaineko informazioa dago eta lekuko zaharrenak hauek dira:
semero berascoiz (1000-1100 [1881])Azkena patronimikoa da eta Semeroiz dago eta Ataungo Semoroiz, bokal asimilazio baten ondorengoa da: e-o > o-o.
jaun semero de gorriz (1109 [1881])
azari et sanso semeroiz (1111 kop. [1968, 1990])
Egungo izena, Semoroa, aldatu zen, patronimikoaren atzizkia galdu zuen eta artikulua gehitu. Hau bitxia da eta beharbada toponimoaren finkapen ezak lagunduko zuen, baina XVII. mendeko lekuko gehiago ez dago eta ezin jakin aldaketa noiz izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario