lunes, 27 de mayo de 2024

Askaiturri eta Askaiturrieta toponimoak

 Askaiturri da Erandioko baso bat eta erreka batek izen bera du, Erandio eta Leioa artean.
Askaiturrieta da Bizkaiko Garai herriko baserri bat. Azken honen XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Ascaiturrieta [N, TO]
Ascayturrieta (la casa de), Garay, a.1704, FogVizcayaMs.
Azcayturrieta (la caseria de), Garay, a.1745, FogVizcayaMs.


Ascaiturrieta [N, NO]
Ascayturrieta (Domingo de) [Ascayturrieta (la casa de)], Garay, a.1704, FogVizcayaMs.
Asca_Yturreta (ynquilino) (Santiago de) [Varria (calle)], Durango, a.1745, FogVizcayaMs.
Azcayturrieta (Domingo de) [Azcayturrieta (la caseria de)], Garay, a.1745, FogVizcayaMs.


Asca [N, NO]
Asca Yturreta (ynquilino) (Juan de) [Bolibar (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Askaiturri toponimoan bi elementu daude, aska eta iturri hitzak. Askaiturrieta toponimoak, gainera, -eta atzizkia du. Aska iturri hitz elkartua ez da jaso baina bien arteko lotura argia da eta Orotariko Euskal Hiztegiko askaren sarreran behin baino gehiagotan agertzen dira jasotako lekukoetan:
Plazako bide-andiaren bazterrean dago iturri bat zurezko aska luzetxoa aurrean daukala, abereak bertatik eroso edateko jarria. Izt C 96.
[...]
Eta bururaño iturri-bazterrean urez betea zegon aska batean sartzen du. Goñi 52
[...]
"Iturriandi"-askan aurpegiak garbi. Or Eus 14
[...]
Etxeatzeko iturri-askan garbiketan ari zan une artan neskamea. Ib. 164. Gure iturriko askan gobaran ari nintzala. Etxde JJ 253
Beharbada inoiz, Bizkai aldean aska iturri erabili izan zen eta jasotako ondorengo bakarra aztertutako toponimoak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario