Pelegriñenea da Donostiako baserri baten izena. Azken bi mendeetako lekukoak daude Donostiako toponimia izeneko lanean, Pelegriñene erreka toponimo eratorri ere badago:
Pelegriñaene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.).XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Pelegrinena.
PELEGRIN: Pelegrin (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Pelegrin (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Pelegrin (1960, alto de, U.P.D., 23 orr.), Pelegrin (71) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Pelegrín (1864, Casa de labor, N.P.G., 39 orr.); Pelegriñene (1989, D.U.T.B.). 64-14-4, m. J-3.
*PELEGRIÑENERREKA: Pelegriñene erreka (1989, D.U.T.B.). 64-14-4, K.
Toponimoaren elementuak argiak dira, bukaeran -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan eta hasieran pelegrin hitza. Etxe izena zenez, oinarrian antroponimo bat ere izan zitekeen eta Pelegrin zein Pelegrinaren lekuko batzuk aurkitu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Pelegrin oso gutxitan agertzen da, beti Donostian:
Pelegrinaren lekukoak askoz gutxiago dira, bi baino ez daudelako:
Toponimoaren oinarrian pelegrin zela ziurra da, baina ezin jakin hori izen arrunta ala antroponimoa zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario