lunes, 27 de mayo de 2024

Txoperena edo Txopeenia toponimoa

 Bizkaiko Gerrikaitz herriko etxe izena bi lekukoren bitartez ezaguna da, XVIII. mendearen bukaerakoak eta jaso ziren Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Choperena [N, TO]
Choperena (la casa de) [Barrencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.

Chopenia [N, TO]
Chopeenia (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lehenengo zalantza da bi izenak etxe bakarrari dagozkion edo bi etxeri. Herri berekoak izanik, litekeena da etxe bakarra izatea. Aipagarria da hain urte gutxitan bi izenak ezberdinak zirela, eta badirudi lehenik jasotakoa, Txopeenia, ahozkoa zela laburtua dagoelako. Bestea ere ahozkoa izan zitekeen baina laburtu gabea, beharbada maila jasoagoan erabilia.
Toponimoa ez da analizatzeko zaila, bukaeran -(r)en eta -a daude eta oinarrian antroponimo hipokoristiko bat, Txope, Txope toponimoan dagoena, elementu gehigarririk gabe. Txope sortu zen Lope antroponimotik, hasierako fonema aldatu zen, esanahi hipokoristikoa emateko, hau antroponimian oso bilakaera ohikoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario