La Bernardina da Oiongo tontor bat, Arabako hegoaldean. Erdaraz Alto de la Bernardina izena du, aldaerarik gabe. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoa gardena da, gaztelaniaz osatua da eta antroponimo hipokoristiko bat dago, Bernardina, Bernarda antroponimo emakumezkotik sortua eta ondoren -ina atzizki txikigarria du, hipokoristikoa sortzeko. Izen bera Gipuzkoako Doñabernardina toponimoan dago, Oiartzunen.
Azkenik, aipagarria da antroponimoak la artikulua aurrean duela. Joera dago batzuetan pertsona izenekin ere artikulua erabiltzea eta joera hori euskarara ere zabaldu zen, baina oso neurri apalean. Gaztelaniaz ere ez da ongi ikusia arrunkeriatzat hartua delako.
viernes, 17 de mayo de 2024
La Bernardina toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario