miércoles, 29 de mayo de 2024

Askaita toponimoa

Askaita da Aiarako erreka-zuloa, sakana. Toponimo eratorri bat du, Askaitako iturria. Toponimoak ez du lekuko zaharrik, jasotakoak XX. mende bukaerakoak dira eta aldaketarik ez dute erakusten. Toponimoak aldaketa bat jasango zuen, bokal disimilazio bat, dokumentatu gabea. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -eta atzizkia eta oinarrian aska izena. Hala bazen, *Askaeta sortuko zen eta gero, disimilazioa geratu zen, ae > ai, bi bokalak areago ezberdinduz eta horrela, Askaita sortu zen. Toponimo hau ez da bakarra aldaketa hau jaso duena, badira beste batzuk, Arexita eta Labaita toponimoak bezala. Azken honetan disimilazio bera gertatuko zen, baina ez Arexita toponimoan. Baina, honetan ere, -eta atzizkia aldatu omen zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario