Errenteriako toponimo honen bi lekuko baino ez zaizkigu heldu, biak XVIII. mendekoak eta biak ezberdinak dira. Bartolomenea toponimoaren informazioan bi lekuko daude eta oso urte gutxiko tartearekin oso ezberdin agertzen dira:
1775 Bertolene (?)Lekukoak dauden bezala, azalpen bat beharrezkoa da, Bertolene (1775) eta Bartolomenea (1778) oso ezberdinak direlako. Hala ere, oinarrian antroponimo beraren bi aldaera ditugu, Bertol eta Bartolome, biak aipatuak A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan:
1778 Bartolomenea
1.27. BARTHOLOMEO (Leiç.), BARTHOLOME, BARTOLO (euskaldunen artean zahar arrunt laburtua)Ikus daitekeenez, Bartolomeren aldaera ugarien artean Bertol ere bada. Beraz, Errenteriako lekukoak etxe bakarrari dagozkio? Horrela bazen, hiztunek jakitun izango ziren bi antroponimoak loturik zeudela, Bertol zela Bartolome osoagoaren aldaera. Beharbada inguru formal batena ohikoagoa izango zen Bartolome izendapena eta bestelakoetan Bertol aukeratua zen, gizon bera izendatzeko. Toponimo bakarra bazen, hori izango zen hipotesi egiantzekoena, bi lekukoak urte tarte gutxikoak direlako.
[...]
Ikus XIV menderako BERTHOLOMEO, BERTOLOMEY (dobletea), BARTOLO, eta MARTHOLO, BERTOLO, BERTOLOT, BERTOLOTA, BERTHOLOMEA, azkenengo biak emakume-izenak, BERTOLON / BERTULON / BARTULON, BERTOL, Nafarroan: Bertholomeo Johan, (1366, PN-XIV, F.Est., 604 orr.); Bertolomey, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 329 orr.), Sartaguda-n; Bartolo Ordina, (1330, PN-XIV, F.Est., 291 orr.), Artaxona-n; Martholo d’Arruaçu, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 608 orr.), Esteilla-n (48); Bertolo Cualet; Bertolo Somberria, (1330, PN-XIV, F.-Est., 294-295 orr.), Artaxona-n; Bertolot, fijo de Bertolomeo, (1330, PN-XIV, F.Est., 259 orr.), Sant Adrian-en; Bertolota, fija de Gil Pardo, (1330, PN-XIV, F.Est., 240 orr.), Beruinçana-n; dona Bertholomea de Calchetas, con sus fillos, (1366, PN-XIV, F.Tud., 440 orr.), Tudela-n; Bertolon, yermo de Sancho Surra, (1330, PN-XIV, F.Est., 299 orr.), Artaxona-n; Bertulon, su cuynado; Bartulon, su yermo, (1330, PN-XIV, F.Est., 298 orr.), Artaxona-n; Bertol, fi de Pero Martiniz, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 328 orr.), Sesma-n; Berthol [sic], (1366, PN-XIV, F.Est., 599 orr.), Azedo-n.
————————
48 Martholo forma patronymiko ta guzti agertzen da: Pero Martoloyz, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 369 orr.), Vidaorre-n.
No hay comentarios:
Publicar un comentario