viernes, 24 de mayo de 2024

Bartolomesolo toponimoa

Arabako toponimo honetaz XVIII. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

BARTOLOMESOLO, 1712, heredad en Echabarri Urtupiña.
Toponimo honek antz handia du Arabako beste toponimo batekin, Bartolosolo toponimoarekin. Biek egitura bera dute, eta elementuak ere berdintsuak dira, Bartolome antroponimoa eta solo izen arrunta, soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera. Bartolome eta Bartolo izen bera dira, baina azken hau laburturik gertatu zen. Antroponimo honetaz informazio gehiago Bartolosoloren sarreran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario