Audela da Oiartzungo baserri bat, dorretxe bat ere bada izen horrekin. Toponimo eratorri bat dago, Audelatxiki baserria. Oiartzungo toponimia liburuan informazio gehiago dago, 95. or.:
Audele. Baserria.Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Aurela deituraren lekukoak daude XVI. mende bukaeratik:
Dokumentuetan jasotako forma zaharrenak dira Aurela (XVII, XVIII, XIX) eta Audela (XIX). Azken mende honetan Audele forma nagusitzen da. Audele eta Audela arteko zalantzaren aurrean, ahozko forma aukeratu da.
Aurela > Audela > Audele. Jatorrizko forma XIX mende hasiera arte mantendu da. Hemendik aurrera, r>l aldaketa ematen da batetik, eta amaierako -a >-e itxidura bestetik.
Mende bat zaharragoak dira Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) liburuko lekukoak. Lau lekuko dira guztiak, lehenengo biak daude 21. agirian, 1499. urtean:
Lo otro porque los dichos Machico Falcón e Juan d’Ernialde e Martín de Ysue e Fernando de Orosco e Bernal de Abrela [e] San Juan de Sarasti e Sandura de Avrela e Garçía de Agorreta e cada vno e qualquier d’ellos...Hurrengoa, 37. agirian, 1514. urtean:
Sanduran de AvrelaAzken lekukoa dago 38. agirian, 1514. urtean:
...e por la otra parte, a tierras e montes de la casa de Avrela e agua e rrío llamado Apavra...Aldaera zaharrena Aurela bada, euskararen aldetik ez dago antza duen hitzik, baina latinean bada Aurus antroponimoa eta Aurela horren eratorri bat izan daiteke, -ella atzizki txikigarria gehitua. *Aurella izanez gero, Aurela azaldu daiteke euskararen bilakaeraren eraginez, bokal artean ll > l gertatu zelako latin garaiko maileguekin. Horrela ballaena hitza euskaran balea da, beste hitz batzukin gertatu bezala.
Beraz, Oiartzungo toponimoaren jatorria emakumezko antroponimo batetik dator, latin jatorrikoa. Horrek ez du esan nahi toponimoa erromatarren garaikoa dela, antroponimoa mailegatu zitekeen eta gero, toponimo bihurtu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario