Orotariko Euskal Hiztegian bilbotar hitza bi alderatan agertzen da, bilbaotar eta bilbotar. Bien agerpen data berandukoa da, bilbaotar 1872. urtean eta bilbotar beranduxeago, 1897. urtean. Lekuko zaharrenak hauek dira:
Itxasozko azañetan or agiri dira / Matxin Mungi, Arbolantxa, Bilbaotar ona, / Errekalde, Arteita, Mello Bertondona. Aran SIgn 213. Gizonen batek esan omen du / Azpeitiyako kafian / apustu ori izango zala / Bilbaotarrentzat kaltian. EusJok II 89. Liburu-zale dan Bilbotarrik, ezin egon leike liburu polit iolasgarri au beragandu barik. Ezale 1897, 136b.Toponimian badago leku izen bat, mende bat baino gehiago aurreratzen duena bilbotar alderarekin, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan dago:
Echebarria_Vilbotarrena (la caseria de) [Llona (cofradia de)], Munguia (anteyglesia de), a.1745, FogVizcayaMs.Lekuko zaharrenak 150 urte baino gehiagotan aurreratzen du bilbotar aldaeraren agerpena. Beraz, argi geratzen da XVIII. mendearen erdialdean bilbotar izena bazela eta batzuentzat Bizkaiko hiriburuaren izena Bilbo zela. Dokumentazio gehiago balitz Bilbo izenaren hedapenaren ezaugarriak ezagutzeko aukera genuke, baina dauden lekuko gutxirekin ezagutza ere ez da handia.
Echebarria_Vilbotarrena+) (Saranda el molino quemado
Echavarri_Bilbotarrena (la casa de) [Llona (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de), a.1876, FogVizcayaMs.
No hay comentarios:
Publicar un comentario