Valdíñigo da Alloko sakonune bat. Lekukoak nahiko zaharrak dira, XIV. mendekoa da zaharrena:
don eyneguo, ual de (1371)Toponimoa erromantzezkoa da eta oso egitura antzekoa du Valdemollina toponimoak. Hiru elementuz osaturik dago, val-, valle izenaren laburketa, de preposizioa eta Íñigo antroponimoa, euskarazko Enekoren kidea. Mendeak igaro ziren toponimoaren elementuen batzea gertatu arte eta egun ere, etimologia argia du, Alloko herritarrek izan duten bezala.
balde yenigo (1712)
valdienigo (1895)
valde iñigo (1895)
valdiñigo (1895)
No hay comentarios:
Publicar un comentario